Laboral Kutxa-Euskadi Fundazinoa taldeak Frantziako Tourrean parte hartuko dau
2024-07-30 09:54 KirolaEuskal taldeak 11 txirrindulari eroango ditu Frantziara.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazinoa taldea poarren dago Frantziako Tourrean izango dauen lehen parte-hartzeagaitik, euskal txirrindularitzarako mugarri historikoa baita, Euskadi Fundazinoko talde bat 13 urte geroago Tourrera bueltetea.
Frantziako Tourrak bere izena merezidu dauen lekuari heldu deutso, emakumeen txirrindularitzearen erreferentziazko lasterketea baita, 2022tik aurrera Amaury Sport Organisation, ASO atontzaileei esker. Lasterketeak bere indarra eta nazinoarteko egutegian jagokon lekua berreskuratu ditu, orain Tour de France Femmes avec Zwift izeneko lasterketeari eutsiz. 2024. urtean, zortzi etapatan lehiatuko da abuztuaren 12tik 18ra, Rotterdam hasi eta Alpe d'Huezen amaitu.
Eta aro barri honen hirugarren ekitaldian, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazinoa babesle izango da. Munduko lasterketarik onenean, herrialde baten banderea astinduko dau, taldearen eta ordezkatzen dituan balioen eskutik: emakumeak, lana, ahalegina, laguntasuna, tolerantzia, auzolana, poza, iraultzea, etorkizuna...
Proiektuak sei urteko hazkunde iraunkorraren emoitzak jasoten ditu, umiltasunetik ekinez baina euskal gizartearen kirol, gizarte eta aukera-bardintasun mailan erreferente izateko anbizinoagaz eta inguruko txirrindulari gazteek beren kirol-amesak beteteko aukerea izan deien.
Ekitaldian izan dira Ibone Bengoetxea Lehenengo lehendakariordea, Eneko Goia Donostiako alkatea eta euskal txirrindularitzearen momentu historiko honetan txirrindulariei babesa emon nahi izan deutsen politika-gizarteko eta kiroleko hainbat ordezkari. Gainera, Gipuzkoako txirrindulari gazteek Laboral Kutxa taldea lagundu dabe: oraina eta etorkizuna Aloña Mendi, Andoaingo TE, Donosti Berri, Danena KE, Oriako TE, Peña Elorza TE, Zarauztarra eta Zumaiako TE klubetako txirrindulariakaz alkartu dira.
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak goi mailako kirolean lehiatzeak dakarren ahalegina azpimarratu dau, proiektua posible egin dabenen lana eskertu eta taldeko txirrindulariak eredutzat jo ditu, bai neska gaztetxuak, bai gizarte osoa be, esfortzu eta sakrifizio baloreakaitik: Eusko Jaurlaritzea proiektu honetan bidelagun izango da emakumeen goi-mailako kirolagaz dogun konpromisoa sendoa dalako, esan dau lehendakariordeak.
Euskadi Fundazinoko presidente Aitor Galdosek nabarmendu dauenez, amesak egi bihurtzen gabiz. Apaltasunetik hasi ginan eta orain erreferenteak gara Ane, Usoa edo Lourdes txirrindulariakaz, hemen etxean, gure txirrindulari gazteentzat, eta baita goi mailako tropelean be. Harro gagoz eta hazten jarraitu nahi dogu. Eta zergaitik ez jarraitu Frantziako Tourrean etapa bategaz ames egiten.
Jarraian, Ion Lazkano kirol arduradunak aurrez aukeratutako 11 txirrindulariak iragarri ditu: Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Ane Santesteban, Aileen Schweikart, Debora Silvestri, Cata Soto, Laura Tomasi, Cristina Tonetti eta Eri Yonamine. Datozen egunetan, urteeran egongo diren zazpi txirrindulariak zehaztuko ditu. Ostolaza, Oyarbide eta Santesteban euskal txirrindulariak bertan izan dira eta ilusinoa azaldu dabe 2024ko Tourra hasteko hamabi bat egun falta diranean.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!