Euskaltel-Euskadi taldeak zortzi txirrindulari eroango ditu La Vuelta 2024ra
2024-07-29 12:15 KirolaAbuztuaren 17tik irailaren 9ra, Madrilen hasi eta Lisboan amaituko da Espainiako Vuelta.
Abuztuaren 17tik irailaren 9ra, Madrilen hasi eta Lisboan amaituko eta euskal lurretan egingo da etapa bat, Araban, hain zuzen be.
Euskaltelek eta Euskadi Fundazinoak Gasteizko Artium Museoan atondutako ekitaldi ofizialean, euskal taldeagaz batera izan dira Xabier Iturbe eta Jon Ander de las Fuentes, Euskalteleko (presidentea eta zuzendaria, hurranez hurran), Cristina Franganillo MASORANGEko Babesletzen managerra eta Aitor Galdós, Fundazinoko presidentea eta taldeko manager nagusia. Era berean, erakundeetako ordezkariak be izan dira: Anartz Gorrotxategi, Arabako Aldundiko Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko diputadua, Ana López de Uralde, Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetza Saileko zinegotzi ordezkaria Gasteizko Udaletxean eta Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendaria. Gainera, Orbearen, Etxeondoren, Kutxabanken eta beste babesle batzuen ordezkariak, txirrindulari ohiak, bazkaideak eta publikoa be izan dira.
Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol-arduradunak zehaztu dauenez, Jon Aberasturi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Víctor de la Parte, Txomin Juaristi, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté hautatu ditu euskal taldeko zuzendaritza teknikoak Espainiako biran lehiatzeko. Asier Etxeberria, Jamer Fouché eta Xabier Isasa ordezkoak izango dira. Bloke orekatua da: Aberasturik, Bizkarrak, De la Partek eta Maték eskarmentua dabe, Bou eta Gotzon be ibilitakoak dira eta Berasategi eta Juaristi barriak dira. Helburua da hasieratik amaierara protagonista izatea, taldearen izakera erakustea eta etapa bat irabaztea.
Espainiako biran, aurten etapa bat euskal lurretan egingo da % 100. Hamazortzigarrena, hain zuzen, irailaren 5ean egingo dana, Gasteiztik Izkiko Parke Naturalera (Maeztu). Euskaltelek Marea Laranjearen kamisetak banatuko ditu puntu bi horreetan, zaleek taldea eta partaide guztiak animau deiezan eta errepideetan laranjea izan daiten kolore nagusia.
Xabier Iturbe, Euskalteleko presidenteak nabarmendu dauenez, zorionez, profesional bikainak ditugu gure taldean, teknologia aurreratueneko ekipamenduaz ondo horniduta dagoz eta gure lantalde teknikoa punta-puntakoa da. Elementu horreek dira gure arrakastearen oinarria. Euskaltel-Euskadiren historia ames bat da eta talde laranjea errealidade bihurtu zanetik harrotasunez beteten gaituen norabide horretara eroarten gaituan urrats bat gehiago da Vuelta 2024. Gure DNAk (pasinoz, adorez eta mugarik bako pasinoz eta leialtasunez osotutako nahastea, parekorik ez dauena) definiduten dau taldea, baita gure zaleak be, Marea Laranjea. Holan, Marea Laranjearen txalo bakotxagaz, adore-oihu bakotxagaz eta baldintzarik bako ilusinoagaz, taldea eta zaleak inoiz baino biziago eta lotuago dagoz eta plazer hutsa izango da horren lekuko izatea Euskadin biziko dogun 18. etapa berezi horretan.
Juan Mari Guajardo eta Gorka Etxabe hizlariek gidatu daben ekitaldian, Iturbek eta López de Uraldek Euskaltel Marea Laranjeari buruz atontzen dabizen dokumentalaren aurrerapen-bideo bi emon dira; irailean estreinauko da dokumentala eta ETB da Euskaltelen Media Partnera.
Bazkideak
Aurreko egunetan baieztatu da lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Kutxabankin eta Eusko Jaurlaritzea dira Euskaltel-Euskadi taldearen maillot barriaren aurrealdean eta atzealdean agertzen diran erakunde horreek; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiakaz be badau hitzarmena eta hareen logoak lepoaren atzeko aldean eroango ditue txirrindulariek.
Maillot barria Donostiako Klasikoan eta Getxoko Zirkuituan (abuztuaren 10ean eta11n, hurranez hurran) estreinauko da eta talde laranjeak La Vuelta 2024an jantziko dau. Kutxabankeko Axier Arrestik eta Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariaren zuzendariak nabarmendu dabe Euskadi Fundazinoak bere kirol-taldeakaz egiten daben lana eta beren konpromisoa berretsi dabe.
Aitor Galdósek eskerrak emon ditu Euskadi Fundazinoak kirol-proiektu lez eta gizartearen eta herrialdearen proiektu lez egiten dauen lanarengaitik.
Aitor Galdós, Euskadi Fundazinoko presidentea: Ondoetorri Kutxabank, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Euskadi Fundazinoarentzat eta bere taldeentzat harro egoteko modukoa da gure lurraldean erreferente diran erakundeak geugaz egotea eta harrobiko lana eta oinarriko txirrindularitzea bultzatzea. Bazkide barriak lehendik daukaguzanei geghitzen jakem, hau da, Euskaltel, Laboral Kutxa, Orbea, Etxeondo, Urbycolan, Irizar, Skoda Menabi eta beste askori. Danak etxekoak dira eta horrek balio handiagoa emoten deutso hain berezia dan proiektu honi, Euskadi Fundazinoari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!