Maialen Chourrautek hamabigarren amaitu dau Pariseko Jokoetako kayak finala
2024-07-29 09:40 KirolaLaugarren domina olinpikoa irabazteko beste aukera bat dauka kayak kros proba barrian.
Maialen Chourrautek bere laugarren final olinpikoa jokatu dau, bosgarren Jokoetan, oso kirolari gitxiren esku dagoana. Gipuzkoarra final batean izan da barriro, Frantziako uriburuko Jokoetako kayakeko finalaurrekoetan hamaikagarren postuan amaitu ondoren.
Chourrautek zailtasunak izan ditu ibilbidearen hasieran eta amaieran, segundo oso garrantzitsuak galdu ditu 22 parte-hartzaileetatik 12 palisten artean filtroa ebitetako burrukan. Halan da be, zirkuituko 23 ateetan ikuturik ez dau egin, (106.21) eta bere esperientziak hamaikagarren postuari eusteko aukerea emon deutse eta 41 urteko lasartearra metalen aldeko burrukara pasau da.
Finalean, palista gipuzkoarrak alperrik galdu dau Parisko Jokoetako dominei egindako lehen erasoa, eslalomeko emakumezkoen kayak proban 157.67 segundoko denporea eginda. Hiru domina olinpikoren jaubeak jatsierearen hasieran egindako akatsa, bigarren atea saltau dauenean eta epaileek 50 segundoko zigorra ezarri deutsenean, aukera barik, Chourrautek zortzigarren atea jo dau eta horrek segundo biko beste zigor bat ekarri deutso.
Penaz baina publikoaren eta arerio zuzenen txaloen artean zeharkatu dau helmugea, 41 urtegaz bosgarren Olinpiar Jokoak jokatzen dagoan emakume baten ibilbidearen autorpena. Orain arte, 2016ko Rioko urrea, 2020ko Tokioko zidarra eta 2012ko Londresko brontzea dira gogoan hartzekoak. 2008ko Beijingen lehen aldiz parte hartu ebanetik, Chourraut eslalomean Munduko erreferentzia izan da, ez bakarrik Jokoetan irabazitako hiru dominakaz, baita nazinoarteko gainerako lehiaketa handietan egindako jardunakaz be: Munduko Kopak, Europakoak eta Munduko txapelketak.
Kontuak kontu, Parisen, urrea Jessica Fox australiarrarentzat izan da 96.08ko denporea ezarriz, zidarra Klaudia Zwolinska poloniarrarentzat (97.53) eta brontzea Kimberley Woods britainiarrarentzat (98.94).
Maialen Chourrautek bere laugarren domina olinpikoa irabazteko beste aukera bat dauka kayak kros proba barrian. Lauko lasterketea da eta jatsierea frenetikoa izango dau. Miren Lazkano donostiarra be horretan lehiatuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!