'Marco' filmaren mundu mailako estreinaldia Veneziako Mostran izango da
2024-07-24 07:55 ZinemeaJon Garañoren eta Aitor Arregiren azken filma Biennale ospetsuaren Orizzonti sailean lehiatuko da.
Lehen aldia da hau Moriartitarren filmetako bat jaialdi honetan aukeratzen dabena.
Marco Javier Cercasen El impostor liburuaren egokitzapena da eta benetako jazoeretan oinarrituta dago. Eduard Fernandez aktore katalanak Enric Marco Batlle antzezten dau, CNT sindikatuko buruzagia izan zana eta mundu guztiari nazien konzentrazino-esparru batean preso egon zala sinistarazo eutsona urteetan zehar. Guzur horri esker, besteak beste, Holokaustoaren Biktimen Espainiako Alkarteko presidente izan zan.
Kontuak kontu, Irusoin, Moriarti produkzioak, Atresmedia Cine, BTeam Pictures, EiTB eta ICAA enpresek produzidu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!