Hemen da 'Hondakinik onena, sortzen ez dana' goiburupeko kanpainea
2024-07-12 12:35 ZinemeaItsas azpiko zinemea protagonista Zero Zabor Uretan kanpainearen barruan.
Zero Zabor Uretan kanpainea gaeragarrilean helduko da Euskal Kostaldera, Mater Ekoaktibo Itsasontzi Museoan. Ekimen honek, bosgarren edizioan, itsas zaborren arazoaz kontzientzietea eta hondakinen prebentzinoa sustatzea ditu helburu, Hondakinik onena, sortzen ez dana goiburupean.
Jentaurrekoan izan dira: Izaskun Suberbiola, MATER Ekoaktibo Itsasontzi Museoko zuzendaria eta Zero Zabor Uretan kanpainako arduraduna; Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuordea; Alex Peláez Astorkia, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari nagusia; Sara Güemes, Libera proiektuko arduraduna; Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Konsumo sailburua; David Sánchez Carretero, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazinoarteko Zikloko zuzendaria (CIMASUB); Miren Cajaraville, Biologia Zelularreko katedraduna eta Plentziako Itsas Estazinoko ikertzaile Nagusia, Victor Trimiño Bilboko Udaleko Jasangarritasunerako zuzendaria eta Jon Ruigomez Bilboko Itsasmuseumeko zuzendaria.
Hainbat jarduera egingo dira herritarrak itsas ingurunearen konserbazinoan inpliketako eta hondakinak murriztearen garrantzia azpimarratuko da, itsasoko zaborraren % 80 lehorreko hondakinen kudeaketatik eta kontzientziazino faltatik baitator.
Programautako jardueren artean, Mater ontzian egingo diran aire zabaleko itsaspeko zinema-saioak nabarmentzen dira. Donostiako Itsaspeko Zinemearen Nazinoarteko Zikloagaz (CIMASUB) izandako lankidetzeari esker, itsaspeko irudi ikaragarriak proiektauko dira honako portu honeetan:
- Bilbo: garagarrilak 5.
- Ondarroa: garagarrilak 12.
- Mutriku: garagarrilak 17.
- Getaria: garagarrilak 23.
Informazio gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!