Euskera Saria Eneko Sagardoyren ‘Betiko gaua’ filmak eroan dau
2024-07-11 07:51 ZinemeaKorterraza Jaialdiaren aurtengo edizinoa amaitu da eta lau euskal lan saridun dagoz palmaresean.
- Keler Saria: Ekain Irigoienen Europa.
- Komedia Onenari Grupo Eleyco KSaria: Gastón Haagen Nada de nada.
- Bertako Igogailuak-Euskera Saria: Eneko Sagardoyren Betiko gaua.
- Laboral Kutxa – Publikoaren Saria: Rubi Rocken Hado.
Musikeari jagokonez, Glaukoma eta Belako, Calizo eta Combo Paradiso, Niña Coyote eta Chico Tornado eta The Steepwater Band izan dira protagonista.
XV. Korterraza Film Lehiaketeak hiru saio orokor egin ditu garagarrilaren 4an, 5ean eta 6an, gaueko 22:00etan, Artium Museoaren barruko plazan. Sartzea doban izan da.
Programazinoa osotzeko, garagarrilaren 13an, zapatuan, Korterrazako film onenak ikusteko aukerea egongo da Oroko Santutegiko landatan, gaueko 22:00etan.
Abuztuaren 22an, Korterraza Sensibiliza egingo da (gai sozialei buruzko saioa), 21:15etik aurrera, Artium Museoaren barruko plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!