Bilboko Banderea garagarrilaren 13an

Bizkaie! 2024-07-10 07:53   Kirola

Euskotren Ligako emakumezko arraunlariak eta Eusko Label Ligako gizonezkoak erlojuaren kontra lehiatuko dira.

Bilboko Udalak eta Traineru Kluben Alkarteak (TKE) Bilboko Banderearen beste edizino bat aurkeztu dabe, garagarrilaren 13an (zapatua) itsasadarrean jokatuko dana. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak eta Borja Rodrigo ACT-TKEko presidenteak lehiaketearen xehetasun guztiak emon ditue: Euskotren Ligako (VI. edizinoa) emakumezko arraunlariek eta Eusko Label Ligako (XV. edizinoa) gizonezko arraunlariek erlojuaren kontra jokatuko dabe estropaeda arratsaldeko 17:20tik aurrera.

Guggenheim Museoa, Zubizuri pasabidea, Salbe zubiaeta bestelakoak mailarik altueneko estropaden lekuko izango dira zapatuan. Euskotren Liga eta Eusko Label Liga Bizkaiko uriburura helduko dira eta Bilboko itsasadarraren ertz biak kolorez beteko ditue. Erlojuaren kontrako estropadea, teknikoa eta exijentzia handikoa, arraunzaleei ikuskizun aparta eskainiko deutsena.

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak goi-mailako kirol-jarduera honen garrantzia azpimarratu dau, ikusmin handia sortzen baitau eta zale asko batzen baititu: kirolak eta ikuskizunak batuko gaitu itsasadarraren inguruan, kultura eta tradizino euskaldunei lotutako sustraietara itzuliz; arrauna, hain zuzen be, erreferente handia da horretan, duda barik. Jentea animau nahi dot Bilboko Banderearen inguruan sortzen dan jai giroagaz bat egin eta jai horretan parte hartu deien.

Borja Rodrigok, TKEko presidenteak, azpimarratu dau hitzordua gorriz markauta dagoala Eusko Label Ligearen eta Euskotren Ligearen egutegian: aurtengoa Bilboko Banderearen hamabosgarren edizinoa da, Bilbok eskaintzen dauen estropadak ez baitauka parekorik. Erlojuaren kontra bakarra da egutegian eta gainera, ibilbidea urbanoa danez, arraunlariak uriko eraikin esanguratsuenen ondotik igaroten dira. Gainera, exigentzia handiko estropadea da, teknikoa, ikuskizun handia eskaintzen dauena.

Sailkapenaren alderantzizko ordenaren araberako txandak

Txanden konfigurazinoa eta urteera-ordena sailkapenaren alderantzizko ordenaren araberakoa izango da; hori dala eta, emakumezkoen lehiaketan, hau izango da urteera ordena: Tiran Pereira SDa; Hibaika Jamones Ancin; CR Cabo da Cruz eta Hondarribia Bertako Igogailuak. Bigarren txandan, barriz, Donostiarra Nortinadal; Orio Orialki; Tolosaldea Arraun Kluba eta Donostia Arraun Lagunak, Euskotren Ligako liderra.

Gizonen lehiaketan, Bueu-Simei S.M.; San Pedro-Harri; Kaiku Berez Galanta eta CR Cabo da Cruz. Bigarren txandako parte-hartzaileek ordena honetan izango dira: Lekittarra Elecnor; Ondarroa Kide; Getaria, eta Amenabar Donostiarra. Amaitzeko, azken lau traineruak, ordena honetan: Orio Orialki; Orsa Hondarribia; Zierbena Bahias de Bizkaia, eta, azkenik, Bermeo Urdaibai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu