Bilbok harrerea egin deutse Virtus-eko txapeldunei

Bizkaie! 2024-07-08 12:23   Kirola

Ibai Magdaleno, Mikel Garcia eta Angela de Miguelei hain zuzen be.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak hiru txapeldun paralinpiko bilbotar Virtus hartu ditu Arabiar Aretoan, Ibai Magdaleno, Mikel García eta Ángela de Miguel, Uppsalan (Suedia) bagilaren 13tik 15era bitartean egindako atletismo-proben ondorioz izandako lorpenak autortzeko.

Ibai Magdaleno Europako txapeldun izentau eben 10 kilometroko proban, espezialidade horretako kirolari onenen aurrean.

Mikel Garcíak, Iralako balak, 400 metroko lasterketan zidarrezko dominea irabazi dau Europako Virtus Txapelketan. Reims-en (Frantzia) Munduko Short Track-eko Txapelketako urrea irabazi eban zezeilean 800 metroan eta zidarrezkoa 400 metroan.

Bilboko alkateak Angela de Miguelen ibilbidea be autortu dau, atletismoko promesetako bat, ilusino, lan eta sendotasun handiari esker.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu