2024/07/11 19:00

Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6- Hirugarren pisua). | Berbaldiak

Ikurriñak 130 urte Lau Haizetara. Hizlaria: Juan Jose Gonzalez bexilologoa.

19:00

Ikurriñeak 130 urte beteko ditu garagarrilaren 14an. Bainagorabehera asko izan ditu sortu zanetik, 1894ko garagarril haretatik, Bilboko Posta kaleko Euzkeldun Batzokija-ren egoitzan, lehen aldiz jaso ebenetik.
Frankismoak jazarri eta debekatu ebala, Euskal Erresistentziak ikur adierazgarritzat erabili eban, gurean berezko nortasuna daukan herri bat bazala defendiduteko prest egoala argi eta garbi erakusteko. 1977ko urtarrilean legeztatu eben euskal ikurra.

Juan Jose Gonzalez vexilologo eta heraldisteak aurreratu dauenez, legeztatu ondoko aldian baino, ikurriñearen sorreran sakontzen ahaleginduko da, gaur egun ezagutzen dugun moduan zelan eta zergaitik diseinau eben jakiteko etorkizuneko ikerketa eta interpretazinoei ateak eta leihoak zabalik ixteko helburuz».

Juan Jose Gonzalez

Bilbo (Abandoko Eleizatea, 1957). Ikertzailea eta dokumentalistea. Vexilologoa eta heraldistea. Eusko Ikaskuntzako kidea eta Vexilologiaren Espainiako Elkarteko kidea.

Hainbat liburu idatzi ditu: Historia de los emblemas de Orduña, Emblemática del Valle y Merindad de Orozko eta Fitero en sus emblemas (beste ikertzaile batzuekaz batera). Artikuluak argitaratu ditu Ar Banniel, Banderas, Emblemata, Flagmaster, Armoria aldizkarietan eta DEIA egunkarian. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu