Portugaleteko Bizkaia Zubia

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2026-07-06 09:50   Antxinakoak Geurera

1893ko garagarrilaren 28an inaugurau eben.

Bizkaia Zubia, Bizkaian dogun zubirik entzutetsuena da, baita bizkaitarrek euren lurraldean eregitako zubirik esanguratsuena eta handiena be. Zubi honek Portugalete eta Getxoko Areeta auzoa lotzeko balio izan dau historian eta oraindino be funtzino hori dauka. Zubi transbordadorea da, bidesaria kobretan da eta 1887tik 1893era bitartean eregi eben. 1893ko garagarrilaren 28an inaugurau eben eta oraindino mundu osoan konserbetan diran holako 8 zubietako bat da. 100 urte baino gehiago dituan zubi honetatik jende asko pasau da Ezkerraldetik Eskumaldera joateko eta alderantziz; Bizkaiko ikurretako bat da.

Zubiak izen asko ditu: Bizkaiko Zubia, Portugaleteko zubi zintzilikaria, edota Portugaleteko Zubia, besterik bgarik. Hasierab burgesia industrialak ibaia zeharkatzeko eregi eben, baita langileak be. Orain ikur turistiko bihurtu da.

61 metro altuerea eta 161 metro luzerea dauen zubi zintzilikari ikusgarria da. Metalez eginda dago. Zubiak ontzitxo transbordadore bat dauka ibilgailuak eta bidaiariak sartzeko. Munduan ezaugarri horreek dituan lehenengo zubia izan zan, beraz, egungo zubi transbordadore zaharrena da. Ferdinan Arnodin enpresari frantsesak parte hartu eban bere eregite prozesuan. Kableen fabrikazinoan eta zubi zintzilikarien eraikuntzan aditua zan eta Rocheforten Portugaleteko zubiaren moduko beste bat egin eban.

1937an, Gerra Zibilean, Errepublikako injineruak Bilboko itsasadarreko zubi guztiak suntsitzeko agindua jaso eben tropa frankistak geldiarazoteko asmoz, eta bagilaren 17an zubiaren langeta bat bota eben. Danadala, urte gitxi batzuk pasau ostean zubia berreregi egin eben frankistek eta 1941ean martxan jarri zan berriro.

Zubia eregi zanetik beste hainbat aldaketa izan ditu. Urteak aurrera egin ahala zubiaren motorrak aldatu dira, sistema ezbardinak erabilita. Gaur egun 12 motorreko sistemea dauka Bizkaiko Zubiak hasierako motor handia kendu zalarik. Ondorioz, motor handi ha gordeteko erabilten zan etxolea kentzea erabagi eben. Beste alde batetik, ibaiaren ertz batetik bestera pasetako erabilten dan lekua be aldatu egin da. Hasieran zurezkoa, metalezkoa edo lonazkoa bazan, egungoa aluminio eta material sintetikoez eginda dago. Horrezaz gan, egungo zubiak pisu handiagoa jaso leike, 60 tonetako kamioiak, hain zuzen be. Bestalde, urteakaz kotxea aldatu zan eta itxaron guneak eregi zituen alde bietan. Igogailu bi be martxan jarri zituen eta goiko aldea bisitagarri egin eben turistak erakarteko. 2011n kolorea aldatu zan, lehenago eukan baltzetik, Muskizeko gorri-ra, Euskal Herriko hainbat eskultura eta eraikinek daben koloreari jarraituz. Horrek polemika nahikoa eragin eban. Azken aldiz 2016an aldatu zan barkuaren kolore eta estetikea.

Azken buruan, 2003an Eusko Jaurlaritzeak Ondare izentapena emon eutsala eta Espainiako Kultura Intereseko Ondasun bezela sailkatu zan. 2004an aurreko urteetan egindako barrikuntzen ondorioz “Archival España' saria jaso eban eta aurreago, 2006ko garagarrilaren 12an UNESCOk Gizateriaren Ondare izentau eban. Euskal Herriko lehen eraikin indibiduala izan zan izentapen hori lortu ebana eta Espainiako lehen eraikin industriala. UNESCOk Gizateriaren Ondare izentetako dituen erispideen arabera, balio tekniko sortzailea, bere formea eta funtzinoaren arteko orekea eta ekarpen estetikoa balorau zituen. Barrikuntza teknologikoa be kontuan hartu eban, trenbideen teknologia zubietara aplikauta lehenendo aldiz, mundu osoan zehar eregi ziran zirn abeste sistema batzuentarako adibide edo eredu izanik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu