Errigoitiko Sallobante Aterpetxeak Lontek-Gernikako emakumezko kadete taldea hartu dau

Bizkaie! 2024-07-05 07:47   Kirola

Bizkaia Kopea irabazi osteko ospakizuna izan da.





Errigoitiko Sallobante Aterpetxeak Lointek-Gernikako emakumezko kadete taldea hartu dau, Bizkaia Kopako garaipena ospatzeko asmoz aukeratu dabe ostatu hori. Taldeko neskek gau bat igaro dabe aterpetxean, deskantsetako, ondo pasetako eta denoraldi amaiera bikainaz gozetako.

Aurten, Bizkaia Kopako Txapeldun eta Final Four-eko txapeldunorde titulua eskuratu dau taldeak. Auzo errigoitiar honetako belardi berdeak eta oraintsu zaharbarriztau dan eta auzoko eskola zaharren eraikinaren zati bat hartzen dauenaterpetxeko instalazino zoragarriak leku ezin hobea dira jai handietarako.

Sallobante Aterpetxea Errigoitiko Metxika auzorako bidean dago. 19 lagunentzako lekua dauko, instalazino erosoak, logela argitsu eta zabalak, 21 banako oheak, mobikortasun murriztua daben lagunentzako komun eta sarbideak, zerbitzuak eta danantzako eremuak, jan-egongela moldakorra, gaualdi ahaztezinak igaroteko. Kanpoaldean, naturan bertan oso leku atseginak, barbakoak eta egurrezko mahaiak dagoz. Yoga klaseak, yoga familian, mendi-ibilaldiak, surfa Mundakan, bela-urteerak Bermeotik eta bestelakoak be eskaintzen ditue.

Zugatzen artean dago, Bizkaigane ondoan, mendian bertan, Busturialdea-Urdaibaiko paraje ikusgarrian.

Aintzane Aranguenak 2023an zabaldu eban aterpetxea. Yoga irakaslea da eta erretiroak, yoga saioak, meditazino tailerrak edo erakusketak atontzen ditu. Osasunaren, ekologiaren eta artearen arloko proiektuak egiteko asmoa be badauko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu