‘Bilborock, rocka baino askoz gehiago’ film laburra produziduten lagundu dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2024-07-04 12:44   Zinemea

Azken 25 urteotako Bilboko panorama kultural eta sozialean egindako ibilbidea, musikearen bidez.





Kultureak uria zelan aldatu dauen eta uriak kulturan zelan eragin dauen aztertzen da.

Kontuak kontu, Bilboko udal-aretoan garagarrilaren 6an izango da lehenengo proiekzinoa eta estreinaldia eta garagarrilaren 12tik aurrera Filmin plataforman ikusi ahal izango da.

Produkzino horrek Bilboko Udalaren babesa dauka eta Filmin plataforman ikusi ahal izango da. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak Bilborocken egin dauen prentsaurrekoan hartu dau parte gaur goizean eta pozarren dagoala adierazo dau: Bilborock nahi dogun uri-eredua da. Uri gazte eta dinamikoa, talentuaren, sormenaren eta etorkizunaren alde egiten dauena, baina historiaz betetako iragana ahaztu berik. Bilborock gazteentzako eta kultur produkzinorako sinergia-gune bihurtu da, batez be musikearen arloan, baina baita zinemearen, antzerkiaren, jantzearen, modearen edo ikus-entzunezko produkzinoaren arloetan, erakusketarako, sormenerako, enseguetarako eta grabazinorako eskaintza erakargarria be.

1997ko apirilaren 9an Bilborockek ateak edegi zituanetik, 6.500 ekitaldi baino gehiago hartu ditu (1.300.000 persona baino gehiagoko publikoagaz) eta horreetatik % 35 baino ez dira kontzertuak izan. Aretoak, besteak beste, zinema, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak, moda, aurkezpenak, jaialdiak edo hitzaldiak be hartu ditu. Eta horri gehitu behar jakoz formatu txikiko jardueretarako espazio paraleloa eta tokiko banda gazteentzako zazpi ensegu-aretoak. Azken horreetatik, orain urte bi barriztautako teknologia eta ekipamenduakaz, 300.000 erabiltzaile baino gehiago igaro dira, baita musikari ospetsuak be, Fito Cabrales  Platero y Tú taldeagaz hasi zanean.

Media Attack etxeak egin dau Bilborock, rocka baino askoz gehiago eta helburua da Bilboko udal-ekipamenduaren garrantzia azpimarratzea, gazteentzako kultura eta musika-eskaintza askotarikoa eta interesgarria bultzatzeko ekipamendua baita.

Álvaro Fierro eta Diego Urruchi 

Film laburra ikus-entzunezko sektorean esperientzia handiko Álvaro Fierro eta Diego Urruchi profesionalek zuzendu dabe. Produkzino ejekutiboa Paula Bañuelosek egin dau, argazkigintzea María Zabalaren ardurea izan da eta edizinoa, barriz, María Zabalak eta Gorka Agirregabiriak egin dabe.

Bilborock, rocka baino askoz gehiago filmak artxiboko irudien bidez erakusten ditu aretoagaz zuzenean edo zeharka lotutako personen testigantzak eta eztabaidak, kulturearen eta musikearen arloko erreferentziazko ekipamendu publiko horren garrantzia azalduz, besteak beste, Josu Ortuondo, Frenillo Frakturado, Lova Lois, Juanma Cembellín, Deu Txakartegi, Afrika Bibang, Nenita Danger, José Caecero, Marilú Albizu eta Alaitz Arenazaren testigantzak ditu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu