'Zatoz Saibigain mendira Bizilagunak ekimenagaz bat eginez'
2024-07-04 09:01 KirolaHelburuak dira kulturak alkartzea, guneak sortzea, bizikidetzea hobetu, partaidetzea sustatu et diskriminazinoa prebenidutea.
Saibigain (4,6 km, 220 metroko desnibela) mendira igotea izango da Bizilagunak ekimenaren helburua datorren garagarrilaren 7an, kulturak alkartzeko eta guneak sortzeko, baita bizikidetzea hobetu, partaidetzea sustatu, diskriminazinoa prebenidu eta aniztasuna bultzatzeko be, Mihaela Jilavu Kultur artekotasuneko zinegotziak adierazo dauenez. Jarduerea Bizilagunak proiektuaren barrukoa da, Getxoko Udalaren, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazinoaren eta Egizu alkartearen arteko lanaren emoitzea, personen arteko, eta euskal kultura eta udalerrian dagozan kultura askoren arteko zubiak eregiteko.
Urteerea goizeko 9:00etan izango da Algortako metroaren urtekerako autobus geltokitik eta 9:10ean Areetako Bizkaia Zubia plazako bus geltokitik eta bueltea, barriz, arratsaldeko 17:00etan.
Aurretik izena emon behar da hemen.
Informazino gehiago:
622433085/655603809 telefono zenbakietan edo getxobizilagunak@gmail.com helbidean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!