Glad Is The Day #8 Jaialdia, abuztuaren 4an

Bizkaie! 2024-07-04 08:25   Musikea

Guztira, hamabost talde eta banda izango dira.

Abuztuaren 4an eta doban, 15 banda eta artistak hartuko dabe parte Glad Is The Day #8 jaialdian. Kontzertuak, DJen saioak, piknikak, azokea eta umeentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko dan musika jardunaldiaren egitarauan.

Igaz bezala, abuztuaren 3an, arratsaldeko 19:00retan, jaialdiaren bezperan, Gladis Aperitifa egingo da eta Musikagelako talde bat ibiliko da Tabakalera kanpoaldeko Nestor Basterretxea plazan.

Programea

Glad is the Dayk musika aniztasuna maite dau eta Cristina Enea hainbat jatorriko talde eta artistez beteko da.

Guztira, sei banda pasauko dira Agertoki Nagusitik eta denpora-pasarako eskaintza koloretsua eskainiko deuskue: La Ola Maldita donostiarren surf rocka, Erromintxelak arrasatearren swinga, Alcalá Norteren postpunka, La Txamaren soinu eklektikoak, Mágia Brutaren gainezka egiten daben ereserkiak, Ibil Bediren letra intimoak eta Silverio mexikarraren ikuskizuna.

Horreezaz gan, hip-hopari eta soinu urbanoei lotutako 8 saiok jantzan jarriko dabe Hondamen Sonikoa gunea: Makeda (Dj), 1111 (Live), Alai (Live), Sara Goxua (Dj), Kalipotxo (Live), Sixsex (Live), Alta (Dj) eta Sofy Suars (Dj) izango dira gazteenak liluratzen dituen soinu globalen ordezkariak. Gauean, Le Bukowski eta Dabadaban DJ gehiago egongo dira abesti onenak eskaintzen.

Azokea, Dabadabaren bidez kudeatuko da eta hainbat denda eta 50 postu izango ditu, esaterako, vintage dendak edo tokiko talentuen sorkuntzak.

Jaialdiak, Keler garagardaoaren babesa eta Kutxa Kultur Fundazinoaren eta Tabakaleraren laguntzinoa dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu