Anne Etchegoyenek 'Festa' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-07-02 12:17   Musikea

Gozategi taldeagaz batera.

Ipar Euskal Herriko artista Anne Etchegoyenek Gozategi taldeagaz batera atera dau Festa abestiaren bersino barria. Abestiak, Festa izeneko azken diskoaren izen bardina dau. Annek autortu dauenez, Gozategi Hegoaldeko neure talderik gogokoena da eta ohorea izan da eurekaz grabau ahal izatea.

Ganera, Gozategiren 32 urteurrenakaz bat egin dau. Letra eta melodia errespetatzen ditu, abestiari erritmo biziagoa emonez. Musika-zubi bat sortzen dau, adierazo dabe taldeko kideek. Erritmoan eta musikaltasunean presente egoteaz gan, Gozategiren muina taldearen estudioetan eta Urdiainen (Iñigo eta Imanol bertan bizi dira) grabautako bideoklipean dago.

Euskal Herriko abeslariaren aurreko diskoa da Festa, Covid-19aren garaian inspirauta eta 2023aren amaierean argitarauta. Berbekaz, Euskal Herriko kulturaren jaiak dakarzku gogora; agertoki kaleetan zehar ibiltzean, tabernetan sartzean eta lagunekaz topa egitean. Abestiak benetako gizarte-bektore bezala balioesten dau jaia, eguneroko arazoak ahazteko eta udako jaiak disfrutetako aukerea emonez.

Gozategik jai-kutsua eta kementsua emoten deutso abestiari lehen notetatik, instrumentu akustikoei esker: bateria, baxua, gitarra akustikoak eta elektrikoak, txarangoa, hammonda eta trikitia. Halanda ze, kolore originala sortu eta horreen estilo musikalera eroaten dabe. Anneren berbetan, ez egoan Gozategi baino talde hoberik abesti hau neugaz abesteko.



Anne Etchegoyen eta Gozategi lehenengoz topau ziran EITBko Gabonetako programa baten grabazinoan. 2023an be agertokia partekau eben Ura Bere Bidean kontzertuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu