2024ko Jazzeñen joko daben zortzi taldeak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2024-07-01 11:10   Musikea

59. Donostiako Jazzaldiaren barruan, garagarrilaren 24tik 27ra.

JazzEñe 2024k zortzi kontzertu eskainiko ditu lau saio bikotxetan, garagarrilaren 24tik 27ra. Emonaldiak 12:30ean hasiko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Nazinoarteko programatzaileei zuzendutako Espainiako Jazzaren erakustaldiak aurten betetzen dau hamargarren edizinoa, eta lau urtez jarraian, Donostiako Jazzaldiaren barruan programau da. Udaleko eta Donostia Kultura erakundeetako laguntzinoa izaten dau.

Programazinoa

- Garagarrilak 24: Trinidad Jiménez eta Roberto Nieva 4tet.
- Garagarrilak 25: Mariola Membrives Trio eta R.S. Basque Fraktor.
- Garagarrilak 26: David Sancho eta Juan Diaz.
- Garagarrilak 27: Marcelo Escrich Silent Quartet eta Martín Leiton Quartet.



Sarrerak saldai eta streaming bidez ikusgai

Sarrerak salgai dagoz (prezioa 8 €) baita Victoria Eugenia Antzokirako abonuak be (prezioa 44,2 €). Jazzaldiaren webgunean, Donostia Kulturarenatarian eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eros daitekez.

Antzokiko edukiera 840 eserlekukoa izango da, eta kontzertu guztiak streaming bidez emongo dira Youtubeko Jazzaldia Live kanalean; esperientzia horrek jarraipen handia izan eban aurreko hiru edizinoetan.

249 Jazz proiektu aurkeztu dira

Zortzi talde horreek profesionalen batzorde batek hautatu ditu, jasotako 249 proiekturen artean. Batzordeko kideak ondoko honeek izan dira: Javier Estrella, JazzEñeko zuzendaria; Miguel Martín, Jazzaldiko zuzendaria; Lucía Rey, autorea, pianistea eta konpositorea, JazzEñe 2023an izandakoa; Daniel García Diego, autorea, pianistea eta artistea, JazzEñe 2021ean hautatua; eta Begoña Villalobos, editorea eta In & OutJAZZeko zuzendaria.

JazzEñe

SGAE Fundazinoaren programea da JazzEñe, helburu honeekaz sortua: espainiar Estaduan egiten dan Jazza nazinoartean zabaltzea; bertako Jazz taldeak sustatzea; SGAEko bazkideentzako nazinoarteko birak promozionatzea; eta sektoreko profesionalen artean (autoreak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak edota diskoetxeak) topaketak eta esperientzien eta ezagutzearen trukea bultzatzea.

2014an Madrilen izandako lehenengo edizinoaren ondoren, Valentziara aldatu zan lehiaketea, eta ondoren Zaragozara eta Malagara. Oraintsu, hamargarren edizinoan, Espainiako Jazzaren errealidadea publikoaren eta Europako jazzaldietako zuzendarien aurrean aurkeztuko dauen erakustaldia Donostiako Jazzaldiaren testuingurura izango da laugarren urtez jarraian.

Urteetan zehar artista ugari ibili dira Europa osoko jaialdietan, SGAE Fundazinoaren Eñe programei esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu