LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko adierazpen instituzionala

Bizkaie! 2024-06-28 09:08   Pil-pilean

Bilboko Udaleko alderdi politikoek bat egin dabe.

Bilboko Udalak, bagilaren 28an, LGTBIQ+ kolektiboaren, Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazinoarteko Egunean, aniztasun, eskubide eta bizikidetze konpromisoa berresten dau, kolektibo horreen eskubide eta askatasunen autortzan lortutako aurrerapenak ospatuz:

Berdindu!tik, Eusko Jaurlaritzearen LGTBIQ+ kolektiboari informazinoa eta laguntzinoa emoteko zerbitzu publikotik, gure eskerrik beroenak emon nahi deutsegu sexu-askapenaren aldeko burrukearen alde ahaleginak batu dituen persona eta erakunde guztiei. Bere dedikazinoari, konpromisoari eta ausardiari esker, gaur lorpen garrantzitsuak ospatzen doguz giza eskubideen eta eskubide sozialen arloan. Persona horreek, beren eguneroko lanagaz, funtsezko zutabea izaten jarraitzen dabe gizartea sensibilizetako, kontzientzietako eta eraldatzeko, eta ingurune inklusiboagoa eta errespetuzkoagoa sortzen laguntzen dabe.

Halanda be, persona guztien bardintasunean aurrerapen ukaezinak egin diran arren, oraindik diskurso LGTBI fobikoen albiste kezkagarriak sortzen dira, lortutakoetan atzera eginez. Diskurso horreek, askotan ezjakintasunak eta gorrotoak elikatzen dituenak, lortutako aurrerapenak desagerrarazotea eta diskriminazinoa iraunarazotea bilatzen dogu. Funtsezkoa da gizarte bezela erne eta sendo egotea eskuratutako eskubideen defensan; holan, sexu eta genero-aniztasunaren duintasuna eta errespetua kaltetzeko edozein ahalegin baztertuko dogu.

Sexu eta genero-aniztasunaren ikusgarritasunak gizarte legez aurrera egiteko aukerea emoten deusku. Aniztasun hori autortzea eta ospatzea, justizia-ekintza izateaz gan, komunidade bezela aberasten gaituen aukerea be bada. Ez dogu ezelako atzerapausurik onartuko kolektibo osoko ehunka lagunen ahaleginari esker lortutako eskubideetan. Irabazitako eskubide bakotxa gizarte bidezkoago eta gizatiarrago baterako urratsa da.

Beraz, bagilaren 28ak aparteko garrantzia hartu dau. Berdindu!tik herritarrak ekintzetara animeta jarraitzen dogu, gorroto-diskursoak eta giza eskubideen urraketak salatzeko. Oinarrizkoa da guztiok injustiziaren kontra berba egitea eta alkarregaz lan egitea diskriminazino mota danak desagerrarazoteko.

Badakigu sexu eta genero-aniztasunaren onarpen soziala gero eta handiagoa dala, neurri batean euskal gizarte osoaren alkarlanari esker. Lan hori funtsezkoa izan da armairu, lotura, aurreretxi eta estigmarik barik bizi ahal izateko, eta komunidadea eregiteko. Babes-keinu bakotxak, ikusarazote-ekintza bakotxak, mobimendua indartzen eta aurrera jarraitzeko gure erabagia barresten laguntzen dau.

Kontuak kontu, sensibilizazino eta aldarrikapen-ekitaldiakaz bat egin deien animetan doguz Bilbotarrak, leihoetatik eta balkoietatik kolore anitzeko banderak eskegiz. Keinu txiki baina esanguratsua, alkartasunaren eta babesaren erakusgarri da eta agirian ixten dau gaur aniztasunaren aldeko burruka eguna dala. Astintzen dagoan bandera bakotxa erresistentziaren eta itxaropenaren sinboloa da, atzera egiteko prest ez gagozala, hain zuzen be.

Gogorarazo nahi dogu LGTBIQ+ eskubideen aldeko burruka guztiona dala. Ezin dogu onartu gorrotoa eta intolerantzia nagusitzea. Gaur, inoiz baino gehiago, gure aniztasunean bat egin behar dogu, persona guztiok duintasunez, errespetuz eta askatasunez bizi ahal izango garen etorkizun baten alde lan eginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu