Bilbaokirolakek Junior Kategoriako 2024ko Erruberadun-lerroko Hockey Txapelketan lagunduko dau

Bizkaie! 2024-06-27 09:27   Kirola

Bilboko Metropolitano Patinaje Klubak atondu dau txapelketea.

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak lehiaketa honen aurkezpenean parte hartu dau, Bilbo Erruberadun-lerroko Hockeyaren uriburu bihurtuko baita hiru egunetan.

Sartzea doban izango da eta, Metropolitano klubak, kirolaz gan, entretenimendurako programea be eskainiko deutse ikusleei. Txapelketea Zorrotzako udal kiroldegian egingo da, Europako erruberadun-lerroko hockey pista onenetako bat daukalako, 2007ko Munduko Txapelketan erabilia. Hockey-pabilioiak 400 jarleku inguru ditu eta ia 600 lagunentzako lekua, hockeyaren ikuskizunaz gozetako.

Multzoen fasea bagilaren 28an (barikua) hasiko da eta lehen jardunaldia 9:00etatik 14:00etara izango da; bigarren jardunaldia arratsaleko 16:30etik 21:30era eta hirugarrena eta azkena, bagilaren 29an (zapatua) izango da, 9:00etatik 14:00etara. Zapatuan, 16:00etatik 21:30era, finalerdietako partiduen txandea izango da eta domekan, bagilaren 30ean, 9:00etatik 14:30era finalak.

Ondokoak dira txapelketearen amaierako fase honetarako sailkatutako klubak: Bilboko Metropolitano Patinaje Kluba, CHL Aranda de Duero, CPL Valladolid, CHL Las Rozas, HC Castellón, Rubí Cent Patins, SAB Tucans ASME eta CPH Skulls Almàssera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu