Euskerearen erabilerea sustatzeko konpromisoa barritu dabe
2024-06-19 12:12 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak eta Bilboko Udalak.
Bilboko bazter guztietan euskerearen erabilerea sustatzea, bultzatzea, zabaltzea eta normalizatzea da Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu daben lankidetza-hitzarmenaren helburua. Hitzamena bi hamarkada luzez norabide berean egindako alkarlanaren adierazgarri garbia da.
Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak urtero sinatzen dabe hitzarmen hori, hizkuntzearen garapenagaz eta gizarteratzeagaz daben konpromisoaren erakusgarri. Erakunde bien arteko alkarlanak, besteak beste, hizkuntzea bizibarritzeko eta euskal kulturea zabaltzeko hizkuntza-aholkularitzea eskaintzen deutso Akademiak Udalari, eta kultur-jarduerak be atontzen dira, esaterako, Lautan Hiru antzerki-jaialdia.
Horrezaz gan, Euskaltzaindiak Adolfo Arejitaren Errefrau artean aztarrika liburua argitaratuko dau aurten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!