VII. Jazzinema Zikloak lau film eskainiko ditu aurtengo udan
2024-06-19 09:22 ZinemeaEuskadiko Filmategiak garagarrilean eta abuztuan emongo ditu.
Elis & Tom. Só tinha de ser com você (Roberto de Oliveira, Jom Tob Azulay, 2023), Orfeu negro (Marcel Camus, 1959), Miúcha. A voz da bossa nova (Liliane Mutti, Daniel Zarvos, 2022) eta Dispararon al pianista (Fernando Trueba, Javier Mariscal, 2023). Azken hori Fernando Truebak aurkeztuko dau Donostian.
Garagarrilean eta abuztuan, Euskadiko Filmategiak Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohizunen emongo ditu aitatu filmak.
Aurtengo ziklorako ko aukeratu dira, batetik, dokumental bi —emakumeak ditue protagonista ia erabat—, bestetik, bossa nova zineman sartu eban filma eta, azkenik, animazinoko dokumental bat, Fernando Truebak eta Javier Mariscalek zuzendua. Elis & Tom. Só tinha de ser com você (Roberto de Oliveira, Jom Tob Azulay, 2023) dokumentalak genero horretako oinarrizko ahots bi ditu berbagai nagusi: Elis Regina eta Tom Jobim Bossa nova generoko diskorik inportanteenetako baten grabaketea da zintearen ardatza: Elis & Tom (1974) albuma grabau ebenekoa, hain zuzen be. Miúcha. A voz da bossa nova (Liliane Mutti, Daniel Zarvos, 2022) da bigarren dokumentala eta Heloísa María Buarque de Hollanda Miúcharen bizitea kontetan dau, Brasilgo musikako ahotsik garrantzitsuenetako bat izan baitzan. Haregaz batera agiri dira filman mobimentu horretako beste zenbait musikari, besteak beste, João Gilberto (senarra), Chico Buarque de Hollanda (neba), Vinícius de Moraes edo Tom Jobim.
Orfeu negro (Marcel Camus, 1959) izan zan soinu-bandan bossa nova doinuak nahita batu zitaen lehenengo proiektua; filmaren gidoia Vinícius de Moraesek idatzia da eta Camusek Rio de Janeiroko inauterietan girotzen dau Orfeo eta Euridizeren mito greziarra. Zikloa amaitzeko, Dispararon al pianista (Fernando Trueba, Javier Mariscal, 2023) emongo dabe, Tenório Júnior pianista brasildarrari buruzko animazinoko dokudrama bat. Júnior, 1976an bahitu ondoren, Buenos Airesko Armadako Goi Ikastegi Mekanikoan (ESMA) egon zan gilzpetuta. Azkenean, hil egin eban Jorge Rafael Videla diktadore argentinarraren poliziak. Vinícius de Moraes, João Gilberto, Caetano Veloso eta Gilberto Gilen abestiek osotzen dabe, besteak beste, lan horren soinu-bandea.
Elis & Tom. Só tinha de ser com você Jazzaldiaren zuzendari Miguel Martínek aurkeztuko dau Donostian eta Arabako uriburuan, barriz, Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari Alberto Ibarrondok. Dispararon al pianista lanaren proiekzinoan, bestalde, zuzendarietako bat izango da Donostian, Fernando Trueba, hain zuzen be.
Informazino guztia hemen.
Euskadiko Filmategiak urrian helduko deutso barriro bere programazinoari, Euskal Emakume Zinemagileen laugarren edizinoagaz, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!