Isabel Herguerak Annecyko Contrechamp Sari Nagusia irabazi dau 'Sultanaren Ametsa' pelikuleari esker
2024-06-17 07:50 ZinemeaChiara Malta eta Sébastien Laudenbachen Linda veut du poulet izan da nagusi Annecyn.
Isabel Hergueraren filmari jagokonez, Bengalan 1905ean idatzi eben zientzia-fikzinozko kontakizun labur batean oinarrituta dago animazinoko film hau eta Inesek Indian Ladyland emakumeen lur utopikoa topetako egin eban bidea dau oinarri. Donostiako Zinemaldiaren azken edizinoan estreinau eben Isabel Hergueraren filma.
Ganerakoan, Chiara Malta eta Sébastien Laudenbachen Linda veut du poulet izan da nagusi Annecyn.
Four Souls of Coyote izan da epaimahaiaren saria irabazi dauena.
Paul Grimault saria Tomohisa Taguchiren The Tunnel to Summer, the Exit of Goodbyes filmak irabazi dau.
Sirocco and the Kingdom of Air Streams filmak eroan dau publikoaren saria.
Film labur onena, barriz, Flóra Anna Budaren 27 izan da.
Beste alde batetik, 2023an Robot dreams Pablo Berger bilbotarraren pelikuleak iarabazi eban Contrechamp Sari Nagusia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!