XXXVI. Bilbainada Lehiaketako irabazleak iragarri ditue
2024-06-14 13:40 MusikeaOroigarria eta 955 euro emongo deutsez pieza bakotxeko egileei.
Bilboko Udalak atontzen dauen XXXVI. Bilbainaden Lehiaketea, Radio Nervion eta Telebilbaoren laguntzinoagaz, kantu irabazleak ditu dagoeneko.
Guztira 24 konposizino aurkeztu dira, eta saridun nagusiak ondoko honeeek izan dira: Txapeldunak, aurten bai, Roberto Gutiérrez de Rozas Cadiñanos eta Xabier Rementería Ibarguen-ena, euskerazko bilbainada onenaren kategorian; eta Desde Gallarta a Begoña, Juan Antonio Elizondo eta Jesús Marco-rena, gaztelaniazko bilbainada onenaren kategorian. Oroigarria eta 955 euro emongo deutsez pieza bakotxeko egileei.
Akzesitak irabazi dituenei, ostera, 420na euro eta oroigarria jagoke. Honeek dira:
- Bilbotar emakume ilustreak, Josune Barroeta.
- ¡Viva Bilbao!, Alberto Núñez Baracaldo.
- Bilbao por aquí, José Ignacio Rejón.
- Kantu bat Bilbori, José Mari Lazarrabal.
- Ahora sí que sí, Juan Carlos Arzamendi.
- Bienvenido a Bilbao, Iñigo Barroeta.
- Zorrozaurre, la isla de Bilbao, Iñaki González Bilbao.
- Ama maitia, Alberto Núñez Baracaldo.
Horrezaz gan, edizio honetako Ohorezko Don Diego saria Enrique Camposi emongo deutsee, hasiera-hasieratik lehiaketearen sustatzailea izan baita.
Aurtengo epaimahaia ondokoek osotu dabe: Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia), Amagoia Loroño (Akordeoien Orkestrako zuzendaria), Ana Madariaga (Bilbao Musikako kudetzailea), Eduardo Velasco (Grupo Nervión Comunicación Zuzendari Nagusia), Iñaki Uranga (musikaria) eta Itziar Urtasun (Jaietako zinegotzia eta Kultura eta Gobernantza Saileko Zinegotzi Delegatu Ondokoa).
Sari banaketea Aste Nagusiko barikuan egingo da, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian. Konposizino sarituak batuko dituan diskoaren aurkezpena, barriz, betiko lez, urtero egiten dan galean egingo da, abenduaren 15ean, Arriaga Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!