Sustabiz Fundazinoak Busturia aukeratu dau gure kirolak sustatzeko
2024-06-14 07:55 KirolaHerri-kiroletan jardunaldi parte-hartzailea izango da.
Herri-Kirolak, Euskal Pelota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazinoak, Busturiako Udalagaz batera, Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen jardunaldi parte-hartzailea atondu dau bagilaren 22rako, gure kirol tradizionalak gure herrietako plazetara eroateko helburuagaz.
Gure kirol tradizionalakaz hitzordua herriko frontoian izango da (Axpe) goizeko 11:30ean eta Busturialdeko 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoak parte hartzera gonbidauta dagoz: geure herrietako plazetan eta frontoietan herri kirolak ikusarazotea oinarrizkoa da zaletasuna sortzeko eta gure kirol kultura tradizionalaren parte izaten jarraitzeko, eta horretarako udalen babesda ezinbestekoa da. Gure jardunaldi parte-hartzaileak herrietako jaien programetan txertatzea edo bertako kultura eta kirol-jardueren egutegietan sartzea lankidetza erabagigarria da Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen proiektuak aurrera egin daian. Busturialdea-Urdaibaiko gero eta familia gehiago hurreratzen dira gure jardunaldi parte-hartzaileez gozetako asmoz eta helburuak beteten gabiz. Gure kirol kultura autoktonoari bizirik eustea eta belaunaldi barriei transmitidutea da gure proiektuaren esentzia. Polita litzateke Busturian neska-anmutilak eta euren familiak gure kirol tradizionalez gozetan eta ikasten ikustea, nabarmendu dau Joseba Etxebarria Sustabiz Fundazinoko zuzendariak.
Zapatu goiz osoan zehar Busturiko udal frontoia (Axpe auzoan) Herri-kirolen jaiaren agertokia izango da:
Goizean (10:00h.) Arkupe Sustabiz Kirol Alkarteko pelota partiduak izango dira.
11:30etan hasiko da Busturiko Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen jardunaldi parte-hartzailea. Bertan, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutil eta gazteek hainbat diziplina probau ahal izango ditue, besteak beste: harri-jasotzea, trontzea, ingude jasotea edota arraunlaritzea. Programan parte hartzen dabenen edadeari egokitutako materiala eta araudia izango da.
Horrezaz gan, topaketara hurreratzen diran neska-mutilak eta gazteak animetako, Oinatz Bengoetxea (Bengoetxea VI) pelotari ohiagaz eskupelotea praktiketako aukerea izango dabe. Honek, Nafarroako Lau Ta Erdiko txapel bi eta Eskuz Banakako Masters bat irabazi zituan. Azkoreagaz trebetasuna be probauko dabe Irati Astondoa herrikirolariagaz batera, Pabi Astondoa handiaren alabea eta 2020an Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelduna.
Eguerdiko 12:30ean, harri-jasotzaileen erakustaldia izango da: Zihara Zabala (Forua), Ane Atxutegi (Usansolo), Leire Astoreka (Gernika-Lumo), Iñaki Rafael (Gernika-Lumo) eta bereziki, Engels Bello, Busturikoa.
Topaketan zehar zozketak egingo dira eta parte-hartzaileentzat eta euren familientzat Urdaibaiko Esentziak mokadua eskainiko da (11:30ean).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!