Aroa Fernandezek irabazi dau gidoi onenaren saria
2024-06-11 12:20 ZinemeaEmakumezko Euskal Egileentzako Film Laburren I. Gidoi Lehiaketan.
Aiako (Gipuzkoa) Aroa Fernandez gidoigileak, Euskal Autore Emakumeentzako Film Laburren I. Gidoi Lehiaketea irabazi dau. Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Alkarteak antondu dau sariketea, Caostica Nazinoarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiagaz lankidetzan eta (H)emen alkartearen laguntzinoagaz. Lehiaketearen lehen edizinoa izan da aurtengoa, eta emakumeen artean gidoiaren idazketea sustatzeko eta gidoiaren idazketearen esparruan emakumeak profesionalizetan laguntzeko jaio da.
Helduak gara komedia dramatiko garaikideak, Aitor Enerizek (Euskadiko Gidoigileen Alkarteko presidentea) emondako 600€ko saria eta garaikurra jaso ditu, Bilboko Bilborock aretoan, Caostica jaialdiaren programazinoaren barruan.
Saria jasotean, Aroak ekimenari buruz filmak egiteko ilusino hori izaten jarraitzen animetan gaitu esan dau, atontzaileei eskerrak emonez.
Maider Oleagak (gidoilaria eta zinema zuzendaria), Olatz Beobidek (aktorea, zuzendaria eta produktorea) eta Tamara García Iglesiasek (zinema zuzendaria, gidoilaria eta produktorea) osotutako epaimahaiak, jasotako proiektuen maila handia nabarmendu dau. Ganera, jasotako proiektuek gai eta genero ugari jorratzen dituela ohartarazo dau, proposamen narratiboetan aniztasun aberatsa erakutsiz. Proiektu irabazleari jagokonez, Helduak gara lanaren idazketaren kalidadea, alkarrizketa bikainak, irakurleak historiagaz dauen lotura emozinonala, gaiaren gaurkotasuna eta sinpletasuna nabarmendu ditu.
Aroa Fernandezek eta bai Tamara Lucarini eta Oihane Oyarzabal finalistek, proiektuak aurkezteko aukerea izan dabe Euskal Film Labur Azokean izan diran hainbat produktoreen eta banatzaileren aurrean. Industry izaerako ekitaldia, Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Alkarteak atondu dau, Caostica Film Labur eta Bideoklipen Nazinoarteko Jaialdigaz lankidetzan eta (H) emen, Epe-Ibaia, APIKA, ECPV, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzinoagazaz.
I. Euskal Film Labur Azokea bagilaren 8an izan da, Bilboko Bilborock Aretoan. Jardunaldia 10:00etan hasi zan, Iratxe Fresnedak aurkeztutako eta Maider Oleagak, Sonia Paciosek, Carmen Lacasak eta Eguzkiñe Aranzibiak osotutako mahai-inguruagaz. Bertan, film laburren industriak Euskal Herriko egungo panoraman dituan berezitasunak adierazo zituen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako (Aitziber Atorrasagasti), Bizkaiko Foru Aldundiko (Begoña de Ibarra) eta ETBko (Vanesa Fernández) ordezkariak izan ziran berbetan. Gero, lehiaketako finalisten txandea izan zan, eta, Aitor Eneriz moderatzaile ebela, euren proiektuak adierazo zituan. Networking Session bategaz amaitu zan ekitaldia.
Aroa Fernandez
Zuzendaria eta gidoigilea da. Ikus-entzunezko Komunikazinoan graduau zan Euskal Herriko Unibersidadean (UPV/EHU), eta zuzendaritza zinematografikoan espezializau zan Instituto del Cine Madrid-en. Gaur egun, Aukeran (Hemen) dago, emakumeek sortutako film laburren proiektuetarako mentoria-programan, Itsas-epel proiektuakaz.
Helduak gara film laburraren sinopsia: Miren eta Xabi alkarregaz esnatzen dira gaua batera pasau ostean. Bietako inork ez dau benetan banandu nahi, baina presino sozioalaren ondorioz, beraietaz espero danaren arabera jokatuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!