'Euskaraz barra-barra' Portugaletera heldu da

Bizkaie! 2024-06-10 13:42   Euskerea berbagai

Herriko 15 establezimenduk identifikazino ikurra jarri dabe.

Eusko Jaurlaritzeak, Nafarroako Gobernuak eta Euskerearen Erakunde Publikoak alkarlanean martxan jarritako Euskaraz barra-barra egitasmoa Portugaletera heldu da eta daborduko herriko 15 establezimenduk jarri dabe egitasmoaren ikurra. Horrek adierazoten dau establezimendu horreetan langile guztiek edo ia guztiek euskeraz ulertzen dabela eta Portugaleteko bezeroek bertan euskeraz egiteko aukerea izango dabela.

Euskaraz barra-barra ikurra Euskal Herriko gune guztietan erabilteko marka bateratu eta unibersala izango da eta bezeroari euskerea erabilteko aukerea bermatzea dau helburu. Horregaitik, Mari Jose Blancok, Portugaleteko Euskera zinegotziak ondoko nabarmendu dau: gure helburua da pixkanaka-pixkanaka herriko establezimendu gehiagok bat egitea egitasmoagaz euskerea jagon eta bermatzeko Portugaleten.

Momentuz 15 establezimenduk bat egin dabe kanpaina honegaz, besteak beste, Bolsos Azkona, Jule liburu-denda, Itoiz, Casa Vicente taberna, Idurre de Iza botikea, Larrun taberna, Concha Calle dekorazinoa, Para gustos miles de colores, Kopiplan, Jasone loradenda, Los hilos de Aida, Tempora, Biosorik, Koldo Lombera estilista eta Y yo con estos pelos. Aurrerantzean be posible izango da parte hartzea: establezimenduren batek Euskaraz barra-barra bereizgarria jarri nahi badau, 944729261 telefono zenbakira deitu edo euskara@portugalete.org helbidera mezu bat bialdu leike.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu