'Izan burua, altxa burua' spota irabazle Euspot lehiaketan

Bizkaie! 2024-06-07 11:14   Zinemea

Guztira, 87 spot aurkeztu dira.

Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egin da Euspot lehiaketearen sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jentez bete da irabazleen izenak jakiteko.

Nahia Sillero aktoreak aurkeztu dau sari banaketea eta bere antzezlanagaz be disfrutetako aukerea izan da. Lehiaketean aurkeztutako 87 iragarkietatik 20 finalista aukeratu ditue erakusteko.

Betiko lez, Euskal Herrriko hainbat tokitik bidali ditue lanak: esaterako, Zarautz, Urruña, Hernani, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Elgoibar, Soraluze, Bermeo, Sopela, Durango, Oiartzun, Aretxabaleta, Orio, Elgeta, Orereta, Villabona, Legazpi, Arrasate, Gernika, Irun, Eskoriatza, Oñati edo Leintz Gatzaga.

Irabazleak

- Spot onena (1000 euro)

  • Izan burua, altxa burua. Ikusi hemen.
  • Egilea: Oihan Loiti Iraola (Arrasate).
  • Spotaren kalidade teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dana.
  • Miren Dobaran Urrutia, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak banatu dau saria.

- Mondragon Unibersidadeko ikasleen spot onena (500 euro)

  • Distrakzioaren Adikzioa. Ikusi hemen.
  • Egileak: Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta (Elgeta, Orereta eta Arrasate).
  • Xabi Igoa, Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazino arloko zuzendariak banatu dau saria.

- Publikoaren saria (500 euro)

  • Gora begira mundu berria. Ikusi hemen.
  • Guztira, 800 botu baino gehiago jaso dira.
  • Egileak: Julen Calderon Soria, Garazi Prieto Fernández eta Zaloa Garcia Rodríguez (Soraluze).
  • Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkateak banatu dau saria.

- Musika sinkronizazino onenaren saria (300 euro)

  • Distrakzioaren Adikzioa. Ikusi hemen.
  • Egileak: Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta (Elgeta, Orereta eta Arrasate).
  • Arantzazu Lagunilla, Artemaneko zuzendariak banatu dau saria.

- Gazteen saria (18 urtetik beherakoak), (500 euro)

  • Heldua zu zara, heldutasunez jokatu. Ikusi hemen.
  • Egileak: Peru Arrese eta Izadi Zumalde (Arrasate).
  • Ibon Arrizabalaga, Bai Euskarari Alkarteko zuzendariak banatu dau saria.

- Arizmendiko ikasleen spot onena (250 euro)

  • Zuk zeuk erabaki. Ikusi hemen.
  • Egileak: Eider Sanchez, Maddi Lasa eta Itxaso Lopez (Aretxabaleta eta Eskoriatza).
  • Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazino arduradunak banatu dau saria.

Lehiaketearen babesle nagusia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izan da. Antolatzaileak, barriz, Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondagron Unibersidadea eta Arizmendi ikastola izan dira. Horreezaz gan, Bai Euskarari Alkartearen eta Music Library-ren laguntzinoa izan dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu