Itzultzeko liburuak dira Fatima Mernissi-ren 'Dreams of Tresspass' eta Sheridan Le Fanu-ren, 'Carmilla'
2024-06-07 08:59 Euskerea berbagaiBigarren deialdia atondu dau EIZIE-k.
Lehiatzaileak itzultzaile profesionalak zein hasibarriak izan daitekez baina aurreko urteko lehiaketan itzulpenen bat esleitu jaken itzultzaileek ez dabe parte hartzerik izango.
Lanak aurkezteko epea 2024ko irailaren 10ean amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
Epaimahaia
Epaimahaian honako honeek izango dira: Bakartxo Arrizabalaga, Itziar Diez de Ultzurrun eta Inazio Mujika (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izentauta, hurranez hurren). EIZIEk idazkari bat be izentauko dau, hizpiderik eta botorik barik ibiliko dana. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.
Esleipenaren jakinarazpenari jagokonez, EIZIE alkartearen webguneko albistegiaren bidez jakinarazoko da epaimahaiaren erabagiaren barri. Esleituak izan diran proiektuen itzultzaileei zuzenean jakinarazoko jake.
Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dabe EIZIE-k eta itzultzaileak, eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emongo deutso itzultzaileak Alkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko ditue papelezko liburu forman eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).
Ordainsaria
Dreams of Trespass: 5.677,00 euro | Carmilla: 2.278,00 euro
Bildumarako finkaturiko ordainsariak erabili dira, sorburu-testuaren eta hizkuntzaren arabera. Gaztelania: 24 euro orriko. Frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italiera: 27 euro orriko. Gainerakoak: 30 euro orriko.
Itzulpena jatorrizko hizkuntzatik ez dan beste batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei jagokezan tarifen batez bestekoa erabiliko da.
Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazoten danetik hasita: 125 orri -6 hilebete-. Proportzino horren arabera kalkulauko dira epeak.
Datu personalen tratamendua
Deialdi honetan jasoten diran datu personalak 2016/679 Araudian (EB) jasotakoaren arabera tratauko dira. Araudi horrek persona fisikoak babesten ditu datu personalen tratamenduari eta horreen zirkulazino libreai jagokonez.
Informazino gehiago eta oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!