'Robotia' filma, bihartik aurrera EAEko zinema-aretoetan

Bizkaie! 2024-06-06 13:46   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Robotia filma bihar, hilak 7, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Filma euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango dogu.

Zineuskadik sustatutako Zinemea Euskeraz programearen barruan aurten ikusiko dogun seigarren filma da, Lagunak, erreskatera! lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Androide gizarte batean, robot bi fabrika berean eregiten ditue, aldi berean. Hori bai, urteak pasauko dira biek topo egin baino lehen. Alexek eta Bibik futbola maite dabe. Alexek uste dau ezin dauela jokatu eta Bibiri ez deutse ixten. Halanda be, robot talde zoragarri eta zoro bategaz, futbol zelaian alkartuko dira.

Emonaldiak

Filma ondoko zinema-aretoetan proiektauko dabe: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).

Datozen hilebeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: abuztuaren 14an, Buffalo Kids eta 27an, Inseparables.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu