Ager Solabarrieta, Europako karabina tiroko txapeldunorde
2024-06-06 10:07 KirolaOndarroarrak zutikako modalidadean irabazi dau zidarra, sailkapen fasean munduko errekorra lortu ostean.
Ager Solabarrieta tiratzaile ondarrutarrak Karabina bidezko Tiroko Europako txapeldunorde geratu da Granadan, ikusmen urritasuna daben personentzako hamar metroko zutikako modalidadean. Solabarrieta laugarren geratu zan domekan etxundako modalidadean eta lehen postuan geratu zan finalera igaroko ziran zortzi tiralari onenak zehazten zituan kanporaketan.
Ager Solabarrieta eta Maite Badiola.
Dominen lehian, euskal tiralariak urduritasunari eusten jakin eta, Maite Badiola bere gidari eta emazteagaz batera, punteria bikaina ezarri dau 223,7 puntu lortuz, Barbara Moskal poloniarraren atzetik.
Dominea irabazi ostean, Solabarrieta pozez zoratzen dagoala autortu dau: arerioak oso indartsuak dira eta zidar honek kristolako balioa dauka niretzako. Nirea personala eta talde osoarena da dominea esan dau tiralariak. Bide batez, eskerrak emon deutsee alboan dituan guztiei, persona eta erakunde guztiei.
Azpimarratzekoa da azken txandan Sonia Rivero (laugarrena) eta Manuel Encinas (bosgarrena) malagarrek be parte hartu dabela. Espainiako hiru tiralarien lan bikainaren ondorioz, taldekako urrezko dominea irabazi dabe, munduko errekorra hausiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!