9.600 ikusle, Mendi Tour 2024 denporaldiko lehen zatian

Bizkaie! 2024-06-04 10:33   Zinemea

Irailean berrekingo jake Mendi Tour emonaldiei.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko mostra ibiltariaren negu-udabarriko denporaldia amaitu da eta 9.600 lagunek disfrutau ditue 31 herri eta uritan eskainitako 59 zine saioakaz.
 
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituan puntako pelikulakaz osotutako proiekzinoak eskaintzen ditu Mendi Tour zirkuituak, Mendi Film zinemalditik hautatutako pelikulak.
 
Urtarrilean Gijonen hasi zan denporaldiaren lehen zatia eta Zarautz eta Mallabiako emonaldiakaz amaitu da. Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajimaren Tirish Mirreko Rope, Seb Berthe eskalatzailearen Yosemiteko Captains on El Cap, Mikel Sarasola kayakerraren Piriniotako Zerbait aldatu da, Julen Elorzak zuzendutako La Gara, Jean-Michel Jordaren Everest Invaders, Luis Arrieta eta Xabier Zarranz mendi korrikalariaren 212 Mountains, Bartek Ziemski eskiatzaile eta alpinistearen The Silent Escape, Madaleine Sorkin eskalatzailearen Body of a line, edota, Michael Dillonen The Great White Whale, lako pelikulak erantzun bikainekoak izan dira.
 
Irailean berrekingo jake Mendi Tour proiekzinoei, zemendira bitartean, beste 20 bat hitzordu izango dira Madrilen, Kantabrian Gaztela eta Leonen, Kanarietan, Aragoen, eta Gipuzkoan eta Bizkaian. Urte amaieran, barriz, 17. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia etorriko da, Bilbon, abenduaren 6tik 15era.

Hurrengo egoitzak

  • Araba: Gasteiz, Agurain, Araia eta Legutio.
  • Bizkaia: Bilbo-Santutxu, Igorre, Leioa, Mallabia, Otxandio eta Zaldibar.
  • Gipuzkoa: Donostia, Arrasate, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Eibar, Elgeta, Eskoriatza, Hondarribia, Tolosa eta Zarautz.
  • Nafarroa: Iruña, Corella eta Zangoza.
  • Aragoi: Teruel.
  • Asturias: Gijón.
  • Galizia: Vigo.
  • Gaztela eta Leon: Valladolid.
  • Kantabria: Camargo.
  • Katalunia: Vielha e Mijaran.
  • Valentzia: Canet d’en Berenguer.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu