Erriberriko Antzerki Jaialdiak 25. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2024-06-04 08:05   Zinemea

Garagarrilaren 19tik abuztuaren 4ra arte.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak 25. urteurrena ospatuko dau garagarrilaren 19tik abuztuaren 4ra, musikea, jantzea, zirkua eta antzerkia buztartzen dituan diziplina anitzeko programazinoagaz. Guztira, Erriberriko Jaialdiak 27 emonaldi eskainiko ditu; horreetatik, 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu ditue, 8 Nafarroako konpainietakoak dira, nazinoarteko ikuskizun bat izango da, inklusibo bi, bat euskeraz eta 3 irisgarriak.

Aurtengo edizinoan, programazinoa Tafalla, Beire, San Martin Unx eta, lehen aldiz, Pitillasera edegiko da. Zuzeneko ikuskizun horreezaz gan, Erriberrin egoitza sortzaile bi, lau prestakuntza-tailer eta artista eta kazetariakaz topaketa bi egingo dira. Horreezaz gan, 25. urteurrena ospatzeko ziklo bat be programau da: gala bat, hiru mahai-inguru eta hiru erakusketa hain zuzen be.

Lehiaketeak gune barriak izango ditu aurten: Errege Jauregiko Masustondoa, Frantziskotarren Eleizea, Erriberriko San Pedro eta Reyna de Copas klaustroa, Beireko Nekazari Parkea eta Unxeko San Martin ugerlekuetako aparkalekua. Espazio horreek La Cava, Errege Jauregia, Enozentrum, Teobaldoen Plaza, Karlos III.a Noblearen Plaza, Kultur Etxea eta Erriberriko San Frantzisko Eskola Zaharrak, Tafalla Kulturgunea Kultur Zentroa, Beireko Ezpeleta Jauregia eta Pitillaseko Eleizearen plaza guneetara batzen dira.

Kontuak kontu, jaialdiak Nafarroako lurraldean dauen presentzia edegitearen aldeko apustuari eutsiko jako.

Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak, Ane Pikaza eta Maria Goiricelaya lehiaketako zuzendari artistikoek, Lorenzo García Echegoyen Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza zerbitzuko zuzendariak, lan-egoitzetarako hautatutako konpainiek eta kartelaren irudiaren sortzaileak aurkeztu dabe Baluarten aurtengo programazinoa.

Esnaolak 25. urteurrena ospatzeko atondutako ekitaldiak azpimarratu ditu, jaialdiaren parte diran profesionalak aintzatetsi nahi dira; Erriberri eta bertako jentea, urteetan zehar jagoteagaitik eta nazinoan eta nazinoartean arte eszenikoen munduan kokatzeagaitik, baita emakumeek izan daben presentzia garrantzitsuari balioa emoteagaitik be.

Pikazak eta Goiricelayak aurtengo edizinoaren programazinoa goraipatu dabe, joandako denporei erreparau eta nondik gatozen ez ahaztuteko; oraina ospatzen dau topaketeari, ezbardintasunari eta hausnarketeari lekua emonez. Ganera, etorkizunari begiratzen deutso itxaropenean bizi dan leku bezela, bide barriak sortzeko. Erriberriko Antzerki Jaialdira ondoetorriak gara danok. Kulturearen topagune da. Gaur, inoiz baino gehiago, Erriberri gara.

Miren Asiain aurtengo kartelaren egileak adierazo dauenez, lekuaren elementu esanguratsu bat bilatu nahi neban, eta arrautzearen elementua eraztun bezela etorri jatan burura, izan be, antxinako kultura eta zibilizazino askotako sorkuntza-mitoetan erabili da.

Sarrerak eta programazino osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu