XXII. Caostica Nazinoarteko Jaialdia, martxan

Bizkaie! 2024-06-03 07:53   Zinemea

70 lan baino gehiago ikusgai, hilaren 9ra arte.

Txoko guztietatik datozen 70 lan XXII. Caostica Nazinoarteko Jaialdiaren sail ofizialean. Parte-hartzaileen artean, Maria Zhemchuzhina, César Tormo, Lam Can-Zhao, Itziar Castro, Freddy Wallin, Màriam Zelaia, Pol Diggler, Tamara Lucarini, Giuseppe Zampella, Beatriz Sánchez, Sasha Needmor, Arriguri, Ximon Agirre, Aitana Ahrens, Alex Rey edo Martín Romero lako errrealizadoreak dagoz.

Horrezaz gan, artista eta musika-banden bideoklipak, esaterako Loquillo, Amorante, Les Lullies, Antoha MC, Laura Sam y Juan Escribano, Pumpkin Dream, Balloon Frame, Mæntik, Abocajarro edo King Pigeon disfrutetako aukerea izango da.

Epaimahaia, kaosean ordena jarteko ardurea Amaia Nerekan ikertzaile eta irakaslearena, Juan Zapater idazle eta kultura-kudeatzailearena eta Laura Lazcano zinema-kazetariena izango da.

Sail ofizialeko proiekzinoez gan, beste jarduera batzuk be izango dira neo-bilbotarrek disfrutetako, esaterako, Tributo a Mad Max - Apokalipsis dibujado erakusketea; Amor en toda la cara film luzearen aurrestreinaldia Euskadin, Gerald B. Fillmore zuzendari eta aktore protagonistearen eta Mela Green aktorearen presentziakaz (Zinebigaz alkarlanean egindako jarduerea); Lo más Caostico de Macabro VOL III proiekzino berezia (Macabro, Mexiko Hiriko Nazinoarteko Beldur Zinemaldiagaz alkarlanean egindako jarduerea); Borja Crespok gidatutako La Hora Caníbal zuzeneko podcastaren grabazinoa, Nerea Alberdi eta Zabala musikariekaz; Ramón Churruca artisteagaz zinema bizarroari buruzko master classa; Mix-a Caostica-n musika elektronikoko saio berezia, (Media Attack eta Bilbao Gazteagaz lankidetzean); Caostica Kids umeentzako proiekzinoa; irabazleen elektrokuzino bidezko sari banaketea, tradizinoak agintzen dauen lez; Alma X taldearen kontzertua, Euskadin lehen aldiz; eta DJ Chavecito eta VJ Náuseas egileen emonaldiak.

Ikuskizuna guztiak doban izango dira.

Programazinoa eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu