Zinemearen Jaia, gaurtik eguenera 3,5 euroan

Bizkaie! 2024-06-03 10:24   Zinemea

Filmen artean, Andrea Jaurrietaren Nina ikusi ahal izango dogu.

Lau egun horreetan, bagilaren 3tik 6ra arte hain zuzen be, ikusleek sarrerak 3,50 euroan ordainduta ikusi ahal izango ditue pelikulak. Horretarako, aurreko urtean lez, ez da beharrezkoa izango aurretik izena emotea, beraz, nahikoa izango da zinema-aretoetara joatea betiko lez.

Besteak beste, ondoko herrietako zinema-aretoek egin dabe bat ekimenagaz: Gasteiz, Barakaldo, Bilbo, Getxo, Leioa, Portugalete, Irun, Errenteria, Donostia, Usurbil, Iruñea, Tutera eta Viana. Aukeren artean, esaterako Furiosa: A Mad Max Saga, Hitman edo Andrea Jaurrietaren Nina filma ikusi ahal izango doguz prezio murriztuan.

Ipar Euskal Herrian, barriz, bagilaren 30etik garagarrilaren 3ra egingo dabe Fête du Cinema eta prezioa bost eurokoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu