Euskaltzaindiak 21 ohorezko eta 9 urgazle barri izentau ditu

Bizkaie! 2024-05-31 13:55   Euskerea berbagai

Horrezaz gan, Jon Casenave baionarra euskaltzain oso izateko hautagai aurkeztu dabe.

Euskaltzaindiak urgazle eta ohorezko barriak izentau ditu, Baionako Herriko Etxean egin dan maiatzeko Osoko Bilkurean. Hemen ohorezko (21) eta urgazle (9) bearrien izenak:

Ohorezkoak

  • Joxe Austin Arrieta (Donostia, 1949).
  • Roman Berriozabal (Elorrio, 1957).
  • Philippe Chareyre (Nimes, 1956).
  • Jose Ramon Etxebarria (Gernika, 1948).
  • Natxo de Felipe (Bilbo, 1949).
  • Joakin Gorrotxategi (Eibar, 1953).
  • Juanito Gallastegi (Durango, 1933).
  • Xabier Garagorri (Andoain, 1944).
  • Libe Goñi (Nafarroako Oteiza, 1947).
  • Bernardo Ibarra (Iurreta, 1952).
  • Jose Karrera (Eibar, 1938).
  • Mariasun Landa (Errenteria, 1949).
  • Amaia Lasa (Getaria, 1948).
  • Mikel Lasa (Donostia, 1938).
  • Iñaki Martinez de Luna (Gasteiz, 1950).
  • Jose Mari Espartza (Tafalla, 1951).
  • Pello Mariñelarena (Etxarri Aranatz, 1956).
  • Xabier Olarra (Tolosa, 1953).
  • Mentxu Peña (Irun, 1953).
  • Xabier Rico (Gasteiz, 1953).
  • Iñaki Sarriugarte (Bilbo, 1953).

Urgazleak

  • Katixa Agirre (Gasteiz, 1981).
  • Patri Arburua (Igantzi, 1972).
  • Miren Basurto (Segura, 1968)
  • Miel A. Elustondo (Azpeitia, 1958).
  • Fermin Erbiti (Iruñea, 1964).
  • Inma Errea (Iruñea, 1960).
  • Fernando Rey (Iruñea, 1961).
  • Ekaitz Santazilia (Iruñea, 1987).
  • Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964).

Jon Casenave euskaltzain oso izateko hautagai

Bilkurean, Jon Casenave hizkuntzalari baionarra euskaltzain oso izateko hautagai aurkeztu dabe euskaltzainek (izen bakarra aurkeztu da). Gogorarazo behar da Beñat Oihartzabal emeritu izatera igaro zala martian, eta hilabete horretan bertan edegi zala hautagaiak aurkezteko epea. Holan, Akademiaren arautegiak agintzen dauen moduan eta euskaltzain oso eta emerituen bozen nagusitasuna erdietsiz gero, bagilean Gasteizen izango dan Osoko Bilkurean egingo dan bozketean jakingo da Oihartzabalen lekua Jon Casenavek hartuko dauan ala ez.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu