'Lagunak, erreskatera!' filma, bihar, hilak 31, ikusgai

Bizkaie! 2024-05-30 13:31   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

Lagunak, erreskatera! filma bihar, hilak 31, estreinauko da EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Filma euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango dogu.

Zineuskadik sustatutako Zinemea Euskeraz programearen barruan aurten ikusiko dogun bosgarren filma da, Deep Sea. Sakontasunera bidaia bat lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Gaizkile misteriotsu batek uragaz kontaktuan eztanda egiten dauen apar arrosa toxiko bategaz tapetan dau sarobea. Orduan, lagunak erreskatetan joango dira. Euriteen sasoitik hilebete baino gitxiago falta danean hasi da lasterketea! Geure heroiak, aliatu barriakaz, mundu osoan zehar ibiliko dira antidoto baten bila. Iparraldeko eskualde urrunetatik, Europatik, Asiatik eta Ekialde Ertainetik igaroz, historiako bilaketarik handiena egingo dabe, izan be, inoiz baino arerio adimentsuago eta gaiztoago bati egin beharko deutse aurre. Mauricentzat eta haren lagunentzat, inoiz ez da hainbeste egon jokoan!

Emonaldiak

Filma proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).

Datozen hilebeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: bagilaren 7an, Robotia eta abuztuaren 14an, Buffalo Kids.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu