Ziklomotorreko eta kotxeko gidabaimena atarateko euskerazko material barria sortu dabe

Bizkaie! 2024-05-29 10:06   Euskerea berbagai

Ikasleek eskuliburuak eta online ikasteko euskarriak izango ditue.

Gidabaimenak Euskeraz egitasmoa Eusko Jaurlaritzeak babestutako eta Euskadiko Autoeskolen Federazinoak koordinau, kudeatu eta zuzendutako egitasmoa da.

Gidabaimena Euskeraz atarateko bidea erraztearren, Bizkaiko hainbat udalerri, Bizkaiko Foru Aldundia, APAVI (Bizkaiko Autoeskolen Alkartea) eta autoeskolak lankidetzan ibili dira azken urteotan, ALKARBIDE, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilgunea tarteko dala tarteko.

Gidabaimena Euskeraz kanpainea 2010etik lantzen da Bizkaiko hainbat udalerritan, besteak beste, Basauri, Erandio eta Getxoko udaletan eta, beraz, udalok euskerazko materiales hornidu ditue autoeskolak, sentiberatze-kanpainak zabaldu, informazino-hitzaldiak atondu, sariak emon eta gazteei dirulaguntzak eskaini deutsee.

Gidabaimena Euskeraz atarateak saria daukaizan be, gazteak erakarteko asmoz, gidabaimenaren azterketa teorikoa euskeraz gainditu dabenen artean sariak eta dirulaguntzak eskaintzen dira.

Aurten, Basauri, Erandio eta Getxoko Udalek dirulaguntzak igon ditue: Basauriko Udalak, Basaurin erroldautako 17-23 urte bitarteko gazteei, azterketa teorikoa euskeraz egiteagaitik, matrikulearen kostua bueltauko deutse (gehienez 300 €). Horrezaz gan, 100 euroko erregai-txartelak be zozketatuko dira.

Informazino gehiago:

Basauriko Udaleko euskera zerbitzuan (944666312, euskara@basauri.eus) eta autoeskoletan (A8, Irrintzi eta Mikel autoeskoletan).

Erandioko Udalak, Erandion erroldautako 17-23 urte bitarteko gazteei, azterketa teorikoa euskeraz egiteagaitik, matrikulearen kostuaren % 80 bueltauko deutse (gehienez 200 €). Horrezaz gan, 100 euroko erregai-txartela be zozketatuko da.

Erandioko Udaleko euskera zerbitzuan (944890128, euskara@erandio.eus) eta autoeskoletan (Arias, Drive eta Gaztedi autoeskoletan).

Getxoko Udalak, Getxon erroldautako 15- 23 urte bitarteko gazteei, azterketa teorikoa euskeraz egiteagaitik, gastuen % 80 bueltauko deutse (gehienez 200 €). Horrezaz gan, 100 euroko 3 erregai-txartel be zozketatuko dira (Getxoko Udaleko euskera zerbitzuan (944660010, euskara.zerbitzua@getxo.eus).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu