Ia 1.000 kirolari izango dira maiatzaren 26an Zegama-Aizkorri mendi maratoian

Bizkaie! 2024-05-17 10:15   Kirola

Danetara, 543 kirolarik (87 emakumeak) egingo dabe mendi maratoia.

Jentaurreko aurkezpenean izan dira Azahara Domínguez eta Goizane Álvarez diputaduak eta Maialen Arizkorreta, Iker Zubeldia Zegamako alkatea eta Zegama Aizkorriko antolatzailea.

Arizkorretak nabarmendu dauenez, proba honetan emakumeen parte-hartzea asko hazi da azken urteotan: % 16ra heldu da proba nagusian, % 19ra KB kategorian eta % 26ra junior kategorian.

Azahara Dominguez, Mobikortasun, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuaren eretxiz: Zegama-Aizkorri, lurraldearen barrualdearen erakargarritasuna indarrean jarteaz gan, goi-denporalditik kanpo egiten da eta, beraz, Gipuzkoak bisitariari eskaintzen deutson jarduera-agenda aberastu egiten dau eta turismo-jarduerak desestazionalizetan laguntzen dau. Turismoari begira, gure helburua da haztea modu jasangarrian, gure kulturea errespetetan daben bisitariak, gure naturea errespetetan dabenak eta gure bizilagunak errespetetan dituenak, erakarteko, proba honek erakarten dauen turista-profila. Persona horreek guztiek Gipuzkoa bere sakontasunean ezagutu deiela, daukaguzan erakargarritasun ugariek liluratuta.

Goizane Álvarez, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuak adierazo dauenez, Zegama Aizkorri ekitaldi enblematikoa da, gure lurraldeak mendiko kirolaren aurrean dauen pasinoa eta konpromisoa islatzen dituana. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, pozik babesten dogu mundu osoko eliteko atletak erakarten dituan lehiaketa hau, ezaugarri dituana ibilbide gogorra paisaje ikaragarrien artean eta Zegamako bazter bakotxean bizi dan giro parebakoa. Gure kulturea, naturea eta kirolaren aldeko pasinoa ospatzen ditugu bertan.

Iker Zubeldia, Zegamako alkatearen eretxiz: Zegamako Udalaren erronka nagusietako bat boluntarioen kopurua bermatzea da. Hasieratik lagundu deuskuenetako asko erretirau egin dira eta belaunaldi barriei kosta egiten jake lekukoa hartzea. Karrerea hazten doala ikusita,ia inguruko jentearen konplizidadea berreskuratzen dogun, erakundetik erantzun ezin hobea empn ahal izateko. Udalekook ilusino handia dogu erronka horri aurre egiteko eta haretatik ikasteko.

Gipuzkoak 1.000 kirolari batuko ditu maiatzaren 26an, Zegama-Aizkorri mendiko maratoi ospetsuan, 543 kirolarik (horreetatik 87 emakumeak) egingo dabe maratoia; 143k (horreetatik 38 emakumeak) junior kategorian parte hartuko dabe; eta 272 (52 emakume), KB kategorian.

Mendi-lasterketa ospetsu honen aurkezpenean izan dira Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputaduak, Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputaduak, Iker Zubeldia Zegamako alkateak eta Maialen Arizkorreta antolakuntzako kideak.

Arizkorretak nabarmendu dau Golden Trail Word Series proba puntuagarria da eta aurten be, Kilian Jornet txapeldun handiak parte hartuko dau, hamar aldiz irabazteaz gan, 2022an marka guztiak txikitu baitzituan 3h36.40 denporeagaz.

Gainera, lasterketan batuko dira azken txapelduna, Manuel Merillas eta Elhousine Elazzaoui, Davide Magnini, Robert Pkemoi, Alain Santamaria eta Jan Margarit, besteak beste. Emakumezkoen kategorian, igazko irabazlea ere bertan izango da, Daniela Oemus. Haren ondoan, besteak beste Sophia Laukli, Caitlin Fielder (iaz bigarrena), Malen Osa eta Sara Alonso atletak lehiatuko dira garaipenaren bila.

Euskal kirolari garrantzitsuenen artean nabarmentzekoak dira Aritz Egea, Ander Iñarra, Borja Zubizarreta, Arnatz Artola, Ander Gerrikaetxebarria eta Aitor Zunzunegi, gizonezkoen kategorian; eta Sara Alonso, Malen Osa, Ainara Urrutia, Lide Urrestarazu eta Oihana Zubillaga, emakumezkoen kategorian.

Arizkorretak azpimarratu duenez, proba horretan emakumeen parte-hartzea asko hazi da azken urteetan: % 16ra iritsi da proba nagusian, % 19ra KB kategorian eta % 26ra junior kategorian.

Erakundeko kideak gogorarazo dauenez, astegoien horretan jente asko espero da Zegaman eta, beraz, pazientzia eskatu deutse jenteari, bai eta Zegamako Udalak eta Oñatiko Udalak jarten dituen autobusak erabiltea be.

Azkenik, gogorarazo dau lasterketea streamnig bidez emongo dala zuzenean Youtuben, bai euskaraz bai gaztelaniaz, eta GTWk ingelesez emitiduko dauela mundu osorako Youtubeko kanalean. Gainera, EiTBk eta TV3k beren hedabideetan emongo dabe lasterketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu