Lau herri batuko dira UEMAra

Bizkaie! 2024-05-16 09:43   Euskerea berbagai

Bakaiku, Ituren, Lakuntza eta Zegama.

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadea 100 udal izatera heldu zen igaz, eta ehun udalen langara heldu izana mugarria zalakoan ekitaldia egin eben Azpeitian, 100 udal eta hamaika gehiago lelopean. Hamaika hura, barriz, asko edo hainbat adierazoteko euskeraz erabiltzen dan zenbatzaile zehaztubakoa zan.

Halanda ze, urtebete geroago, zenbaki zehatza bihurtu da. Herri barriak joan dira gehitzen UEMAra: igaztik hona, hamaika gehiago. Beraz, 111 udalerri izatera helduko da mankomunidadea. Hazten eta sendotzen ari da UEMA, eta lau herri barriak gehituta, 346.000 biztanleko lurgune euskalduna ordezkatzen dau.

Lau herri barrietatik hiru Nafarroakoak dira, eta antzeko ezaugarriak ditue. Biztanleriari jagokonez, herri txikiak dira: 343 biztanle ditu Bakaikuk, 532 Iturenek eta 1.297 Lakuntzak. Euskarari jagokonez, barriz, udalerri euskaldunak izan arren zaurgarriak sentiduten dira, eta egoera iraultzeko hizkuntza politika aurrerakoien eta bateratuen beharra sumatzen dabe.

UEMAko kide izango diran Sakanako herri barri biek, Bakaikuk eta Lakuntzak hain zuzen be, azken datu soziolinguistikoen arabera lehen aldiz bete dabe mankomunidadera sartzeko baldintzetako bat: euskaldunen indizea %70etik gorakoa izatea biztanleen artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu