2024ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia-ko irudi nagusiak sutan jarriko gaitu
2024-05-16 08:28 ZinemeaJean-Baptiste Liautard argazkilari frantziarraren Fuego argazkia dago oinarrian.
XVII. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldia abenduaren 6tik 15era egingo da aurten eta daborduko badaukagu ha iragarriko dauen irudi nagusia: Fuego izenburuko argazkia da, Jean-Baptiste Liautard argazkilari frantziarrarena. Donostiako Club Vasco de Camping Alkarteak atontzen dauen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazinoarteko argazkilaritza lehiaketan Mendi Film irudia izateko saria irabazi dau, 700 euro jasoteaz batera.
Guatemalako Volcán de Fuego sumendia da argazkiaren eszenatokia, handik gertu dagoan Acatenango menditik hartutako irudi indartsua da. Sumendiaren erupzino betean, laba jario bizian, mendiko txirrindulari bat, Kilian Born, agiri da aldapan behera, gauez, kopetako argiaz eta sumendiaren erupzino eta laba jarioaz gidatuz bere bidea: Erupzinoa bi kilometro bi urrunago egoan, laba airean 500 metrora jaurtiz. Momentua harrapetea oso gatxa zan, ezin genduzalako leherketak aurreikusi, kontau dau argazkiaz JB Liautardek.
CVCEPHOTO lehiaketa honetan hiru sari irabazi ditu argazkilari frantziarrak: Sari Nagusia The Dune argazkiari esker eta Fuego argazkiagaz hirugarren saria, Mendi Film sariaz batera. 28 urte ditu eta Valencekoa da. Mendi bizikletea da haren argazkilaritza lanaren indar nagusia.
Euskadiko eta Nafarroako mendi federazinoek jasoko dabe WOP Mendi Film 2024 Saria euren mendeurrenean
2024ko WOP Mendi Film Saria Euskadiko eta Nafarroako Federazinoek jasoko dabe. Mendizaletasunari eta mendiko baloreei eginiko ekarpen historikoa autortuko jake euren sorrerearen mendeurreneko ospakizunakaz bat eginez.
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mendi alkarteek sustatuta, 1924ko maiatzaren 18an sortu zan Euskal Herriko Mendizale Federazinoa, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenez, Elgetan. Gaur egun, Euskal Mendizale Federazinoa (Euskal Autonomia Erkidegokoa) eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazinoa, alkarlanean dabiz organo iraunkor baten bidez, Euskal Herriko Mendi Biltzarra (EHMEBI) deitu dabena.
WOP Mendi Film Sariaren ekitaldia abenduan egingo da, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 17. edizinoan.
WOP Mendi Film Sariaren Palmaresa:
Edurne Pasaban (2023).
Eduardo Martínez de Pisón (2022).
Sebastián Álvaro (2021).
Fundación Baltistán Fundazioa (2020).
Nives Meroi e Romano Benet (2019).
Juanjo San Sebastián (2018).
Peter Habeler (2017).
Sir Chris Bonington (2016).
Josep Manuel Anglada (2015).
Drawn film by Jeremy Collins (2014).
WOP-The Walk On Project Fundazinoa, hainbat jardueraren bidez gaixotasun neuro-degeneratiboen kontra burrukan dabilen enpresa soziala da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!