Bilboko Udal Hilerriak Jesus de la Fuente orientazino zirkuitu herrikoia hartuko dau

Bizkaie! 2024-05-14 12:35   Kirola

Bidea Orientazino Klubak eta Bilbao Zerbitzuak alkarteak atondu dabe.

Maiatzaren 18an, Euskal-Nafar Alpinismo Federazinoaren mendeurrenean (gaur egun Euskal Mendizale Federazinoa), Bilboko Udal Hilerria herri-orientazinoko zirkuitua izango da. Bidea Orientazino Klubak, Bilbao Zerbitzuagaz alkarlanean, atondu dabe Jesus de la Fuente Orientazino Zirkuitu Herrikoiaren seigarren edizinoa.

Kirol-ekitaldiak bat egingo dau Bilbao Zerbitzuak Bilboko hilerrian lurperatutako mendizale guztiei egingo deutsen omenaldiagaz.

Probea 15:30etik 19:00etara egingo da txandaka, pilaketak saihesteko. Ganera, hiru ibilbide izango ditu: Open Horia (20 kontrol), Open Laranja (29 kontrol) eta Open Gorria (40 kontrol). Parte hartzeko iparrorratza eta SPORTident matxarda beharko dira, bertan alokau ahal izango diranak.

Horrezaz gan, aldez aurreko ezagutzarik ez daben bertaratuak hitzaldi laburra izango dabe 15:15ean. Izena emoteko epea bihar, maiatzaren 15ean amaituko da, eta ekimena 8 euroko kostua izango dau, umeentzat eta COBIko bazkideentzat izan ezik, bi euroko deskontua izango dabelako.

Emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu