EITB, Donostiako Zinemaldiaren Babesle Ofiziala
2024-05-09 10:27 ZinemeaKomunikazino-taldeak nabarmen indartuko dau informazino-estaldura.
Donostia Zinemaldiak eta Euskal Irrati Telebistak (EITB) hitzarmena sinatu dabe komunikazino-taldea 72. Zinemaldiaren Babesle Ofiziala izateko. Zinemaldia garatzea eta indartzea helburu dauen kontratuak urtebeteko iraupena dauka, baina beste bi edizinoz luzatzeko aukerea izango da.
Beraz, euskal ikus-entzunezko taldeak askoz be presentzia eta informazino-estaldura handiagoa izango dau Babesle Ofizial bezela, RTVE eta jaialdiko Media Partner dan Movistar Plus+ -egaz batera.
EITBren ohiko informazino-hedapena indartuko da, Zinemaldiko bederatzi egunetan Donostiako erdialdean set pertsonalizatua izango baitu plato eta jarduera-zentro moduan baliatzeko. Han, irratiko zein telebistako programetan zuzeneko informazinoa emon ahal izango dabe, baita alkarrizketak eta bestelako edukiak grabau be. Horrezaz gan, Kursaalean irratiko set-a izaten jarraituko dau.
Ganera, erakunde bien arteko lotura barriz egingo da Zinemiran, euskal zinemeari eskainitako sailean, eta Euskal Zinema Gala babestearen bitartez. Gala horretan, ohiko proiekzinoaren ordez, euskal kulturearen erakusgarri diran musika-emonaldiz eta artistaz osotutako ikuskizuna izango da. Bestalde, euskal zineak bere azken produkzinoetako bat aurkeztuko dau Victoria Eugenia antzokian.
EITBk jaialdiaren jarraipen zabala egingo dau hedabide eta euskarrietan (ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, EITB.eus…), galak zuzenean emoteaz gan. Alkarlanari esker, Zinemaldiak nazinoartean dauen ohiartzun kulturala indartzea espero dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!