‘Udan primeran kirola eginez’ programan eta Campus-etan izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2024-05-07 12:24   Kirola

Bilbotarrek 2.350 plaza eskuratu ahal izango ditue.

Interesdunek (maiatzaren 8tik aurrera abonatuek; hilaren 10etik aurrera ez abonatuek) izena emon ahal izango dabe Bilbao Kirolak-en webgunean edo aurrez aurre kiroldegietako ST makinetan.

Bilboko Udalak aisialdi osasuntsurako 2.350 plaza eskainiko ditu Artxanda, Txurdinaga, Errekalde eta San Inazioko udal-kiroldegietan; azken horretan, 30 plaza kirol egokiturako izango dira.

Programazio honen helburuak dira udako hilebeteetan familiei konziliazino-preminetan laguntzea eta neska-mutilei ondo pasetako, kirola egiteko, esperimentetako eta sozializetako aukerea emotea.

Udan primeran kirola eginez

Hainbat kirol-modalidade eskaintzen ditu, eta 6 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Danetara, 1.980 plaza eskainiko dira eta horreetatik 30 dibersidade funtzionala daben edade txikikoentzat izango dira. Asteka egingo da bagilaren 24tik irailaren 6ra bitartean, 9:00etatik 14:00etara, Artxandako, Txurdinagako, Errekaldeko eta San Inazioko kiroldegietan.

Interesa daben familiek nahi beste astetan egin leikuie inskripzinoa. Plazak izena emon ahala esleituko dira. Kirol egokituko jarduerak San Inazioko kiroldegian egingo dira, bagilaren 24tik 28ra, garagarrilaren 1etik 5era, garagarrilaren 8tik 12ra, garagarrilaren 15etik 19ra eta garagarrilaren 22tik 26ra. Kirol egokituko 30 plazetako batzuen inskripzinoa San Inazioko kiroldegian egin daiteke.

Campusa

Udaleku horreek 4 kirol-modalidade eskaintzen ditue: gimnasia erritmikoa eta artistikoa eta tranpolina, erraketa eta jantza modernoa. Artxanda eta Errekaldeko kiroldegietarako autobus zerbitzua aurreikusten da, astean 20 euro gehiago ordainduta. Interesa daben familiek nahi beste astetan egin leikie inskripzinoa. Plazak izena emon ahala esleituko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu