100 udalerri baino gehiago, Mugiment Kirol Txartela programearen barruan

Bizkaie! 2024-05-02 12:50   Kirola

Programeari atxikitutako Euskal Autonomi Erkidegoko udalerriak, beste herrietako kirol instalazinoetara joan ahal dira.

Bergarako instalazinoak (Mugiment Kirol Txartela). | Ikusi handiago | Argazki originala

Urnietak eta Lemoizek Mugiment Kirol Txartelagaz bat egin dabe eta bertako herritarrek gainontzeko beste udalerrietako kirol azpiegiturak erabili ahal izango ditue. Kirol Txartela Mugiment txartel birtual da non udalen kirol zerbitzuetako abonatuek, programeari atxikitutako Euskal Autonomi Erkidegoko beste udalerrietako kirol instalazinoetara joan ahal diran. Helburua, bikotxa da: batetik, baliabide publikoen kudeaketa hobetzea eta, bestetik, herritarrei kirol eskaintzea handiagoa emotea.

Urnietak eta Lemoizek bat eginda 100 udalerrien muga gainditu duMugiment Kirol Txartelak. Gaur egun ondoko honeek dira txartel birtualagaz bat egin daben udalerriak: Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz, Zumarraga, Derio, Legazpi, Abadiño, Larrabetzu, Getxo, Gorliz, Galdakao, Beasain, Ondarroa, Ordizia, Lezo, Orozko, Zalla, Gueñes, Igorre, Leioa, Balmaseda, Urretxu, Maruri, Urduña, Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka, Ataun, Ezkio, Zegama, Segura, Agurain, Tolosa, Oiartzun, Ormaiztegi, Villabona, Errenteria, Idiazabal, Donostia, Galdames, Ibarra, Pasaia, Astigarraga, Azkoitia, Irun, Andoain, Usurbil, Ea, Zarautz, Hondarribia, Alonsotegi, Barrika, Hernani eta Lemoiz.

2017. urtean jarri zan martxan Mugiment Kirol Txartela eta gaur egun 75.971 erabiltzaile dagoz Mugiment Kirol Txartelean erregistratuta eta guztira 323.149 erabilera baino gehiago izan ditu. Guztira 174 kirol instalazino eta 1169 jardueraz disfrutetako aukerea dabe. Ekimenari atxikitako herri bakotxak bere zerbitzu eta ordutegi eskaintza ezartzen dau Mugiment Kirol Txartela dabenentzat.

Mugiment Kirol Txartelaren zerbitzuez baliatzeko baldintza bakarra da atxikitako herrietako udal kirol zerbitzuetan abonatua izatea. Dobakoa eta birtuala danez, Interneteko konexinoa dauen gailu mugikor bat baino ez da behar Mugiment Kirol Txartelaren aplikazinoa deskargatzeko. Google Play-n eta App Store-n dago eskuragarri.

Erabilera edo sarbide bakotxean, erabiltzaileak txartel digitala erakutsi beharko dau mugikorrean, NANagaz batera, eta kirol-instalazinoaren arduradunak egiaztapen-kode bat jarriko dau erabiltzailearen gailuan, eta instalazinoan sartzeko aukerea emongo jako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu