Txosnagane Martxarako izen-emotea zabalik

Bizkaie! 2024-04-25 12:17   Kirola

Emon izena hemen.

Txosnagane mendia hainbat izenegaz da ezaguna: besteak beste, Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu. Pagasarri eta Ganekogorta gainen artean dago, eta 877 metroko altuera dauka. Aurten, igaz bezala, ohiko bide bietatik antondu ditue martxak, parte-hartzaileek aukeratzeko:

  • Lehenengoa, luzea, mendian eskarmentua dabenentzat, 19,48 kilometrokoa (854 metroko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazinoa batu eta 15 minutu geroago urtengo da San Adrian auzoko eleizatik.
  • Bigarrena, laburragoa, 14,39 km (446 metroko desnibela). Parte-hartzaileek 9:15ean dokumentazinoa batu eta 15 minutu geroago irtengo dira, leku beretik.

Helmugea Atxuriko Enkarnazino plaza izango da, auzoko jaiegaz bat eginez. Bertan izango dira sari-banaketk eta mendizaleek indarrak berreskuratzeko hainbat gauza izango ditue.

Izen-emotea Bilboko konpartsen webgunean egin daiteke bagilaren 6ra bitartean.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu