Zabalik dago Surfaren Herrien Sarearen marka-irudia hautatzeko deialdia
2024-04-22 09:58 KirolaDatorren domekara arte, maiatzaren 5era arte, online parte hartu ahal izango da.
Surfaren Herrien Sareak, 2022tik Getxo kide dauenak, prozesu parte-hartzailea edegi dau bere marka-irudia aukeratzeko. Gure udalerriaz gan, sare horretakoak dira Ferrol eskualdeko Kontzeluen Mankomunidadea eta Carballo (Galizia), Castrillón (Asturias) eta Ribamontán al Mar (Kantabria) udalerriak.
Prozesu honetan parte hartu ahal izango da online botoa emonez maiatzaren 5era arte, domekara arte hemen.
Sare horren lehen ekintzetako bat irudi korporatibo bat sortzea da, lankidetza horren espiritua eta ha osotzen daben helmuga turistikoen balioak irudikatuko dituana.
Surfaren Herrien Sarea
Surfaren Herrien Sarea surfaren turismoa modu iraunkorrean kudeatzeko lankidetza-plataformea da, ingurune naturala jagoteko eta parte hartzen dauen herri bakotxaren berezitasunak nabarmentzeko. Ekimen hau
–extGenerationEU– Europar Batasunak finantziautako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari jagoko, Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo Ministerioak atondutako Experiencias Turismo España programearen bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!