Nahia Zudairek zidarra irabazi dau Madeiran, Europako Txapelketako estilo libreko 400 metrokoan

Bizkaie! 2024-04-22 07:45   Kirola

Iñigo Llopisek bosgarren amaitu dau.

Nahia Zudaire ugerlariak eta Iñigo Llopisek Madeiran jokoan dan Europako txapelketeari aurre egingo deutse Pariseko Joko Paralinpikoetarako txartela irabazita. Edozelan be, horrek ez deutse eragozten ahalik eta esfortzu handiena egitea, izarrez betetako ekitaldi batean mailea neurtzeko eta Parisko hitzordu handiari begira prestakuntzea egoklitzeko balioko baiteutse.

Nahia eta Iñigo 41 kirolarik osotutako ordezkaritzan joan dira Portugalera, 50 bat herrialdetatik joandako 400 parte-hartzaile inguru batzen dituan proban lehiatzeko.

Nahiak eta Iñigok euren lehen probea jokatu dabe: estilo libreko 400 metrokoak, S8 kategorian. Emakumezkoetan gipuzkoarrak hirugarren erreakzino-denpora onena izan dau eta bigarren postuan kokatu da lasterketearen hasieratik: 3:09.43ko denporea egin dau 250 metroetan (+5.30), 3:48.73koa 300etan (+7.04), 4:28.85ekoa 350etan (+9.87), 5:08.29ko markeagaz amaitzeko eta zidarra lortzeko. Urrea Xenia Francesca Palazzo italiarrarentzat izan da (4:56.62) eta brontzea Mariia Pavlova errusiarrarentzat (5:14.97).

Iñigo Llopisek hirugarren postuan amaitu dau eta horrek arratsaldeko finalerako txartela emon deutso. Zazpigarren kalean uger eginez, gipuzkoarrak behetik gora egin dau: 250 metroetan Llopis seigarren postuan egoan baina probea amaitzeko 100 metro falta ziranean bosgarren jarri da eta postuari eutsi deutso amaierara arte. Iñigok 4:33.55eko denporea egin (+9.26) eta bosgarren amaitu dau, Alberto Amlodeo italiarraren, Andrei Nikolaev errusiarraren, Mark Malyar israeldarraren eta Reid Maxwell kanadarraren atzetik.

Beste alde batetik, Salma Solaunek zidarra irabazi dau Bakuko Munduko Kopako zinta eta peloten ariketa mistoko finalean. Taldeak all around ezagunean irabazitako urreari eta bost uztaien finalean eskuratutako zazpigarren postuari gehitu behar jake: 

Agurtzane Egiluz, Naiara Rodriguez eta Laura Ugarte arabarren eta Bea Zudaire nafarraren erruberadun jarlekuko saskibaloiko emakumezkoen selekzinoa Parisko Jokoetarako sailkatu da:


Erretratua: Steffie Wundert

Agurtzane Egiluz eta Naiara Rodriguez Basque Teameko bekadunek, Laura Ugartek, Fundazinoak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazinoak martxan jarritako bikaintasun-proiektuaren partaideak, eta Bea Zudairek, aitatutako proiektu horren hasierako partaideak, 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetarako sailkapena irabazi dabe Thailandiari irabazita (76-35), apirilaren 17tik 20ra Osakan (Japonia) jokatutako Bigarren Aukerako Txapelketako partidu erabagigarrian.

Bigarrenez jarraian, 1992an Bartzelonan debuta egin ebanetik hirugarren aldiz, erruberadun jarlekuko saskibaloiko emakumezkoen selekzinoak Paralinpiar Jokoetan parte hartukodau, Parisen izango da Munduko zortzi onenen artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu