Fermin Muguruza zuzenean Bilbon

Bizkaie! 2024-04-22 08:05   Musikea

Kortatu-ren 40. urteurrenean.

40 urteko ibilbidearen ospakizuna, 4 hamarkadaz zentsureari aurre egiten!

2013. urtetik eszenatoki handietara igon barik egon ondoren, Fermin Muguruza musikariak oholtzara bueltauko dala iragarri dau bere urtebetetze egunean, FM Muguruza. 1984-2024 izenburupean eskainiko dauen kontzertu bategaz. Bertan, azken lau hamarkadetan eginiko bidea gogoratuko dau, Kortatu eta Negu Gorriak-en hasieretatik bakarkako lan barrienetara arteko ibilbideari eutsiz. Kontzertua abenduaren 20ean izango da, Bilbao Arenan.

40. urteurrena momentu berezia da, izan be, espainiar eskuin mediatiko eta judizialak barriro be ebiarazo dau Muguruzaren kontrako oldarraldia; horren aurrean, Zentzureari Stop adierazoz erantzungo deutse Muguruzak taula gainetik, bere ibilbidea eta ondarea aldarrikatuz.

Kontzertuan, besteak beste, Kortatu-ren zein Negu Gorriak-en garaiko lan sendo eta konprometidua edota bakarka izandako bilakaerea eskainiko deuskuz: kantu historikoz betetako gaua izango dala aldarrikatu dau Muguruzak.

Kontzertu hau zentsurearen eta azkenaldian herri legez sufriduten gabizan eskuin muturraren erasoen kontrako jaia izatea nahi dot. Hor dagoz Valentzian nire omenez egindako horma-irudiagaitik inputau daben ikastetxe bateko zuzendaria eta zuzendaritza-kontseiluko 5 irakasle, edota Itziar Ituñoren edo Athleticeko jokalarien kontrako erasoak Sarri, Sarri abesteagaitik. Oso argi eta ozen esan nahi deutset abenduaren 20an ‘Sarri, Sarri' eta beste hainbat abesti gure indar guztiagaz kantauko ditugu, herri honetan zentsurearen gainetik aurrera egiten dakigula erakusteko”, nabarmendu dau Muguruzak.

Sarrerak salgai apirilaren 23an, martitzenean, goizeko 10:00tan: www.muguruzafm.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu