XXI. Martín Fiz Maratoian 3.000 parte-hartzaile izango dira
2024-04-16 09:10 KirolaMaiatzaren 5ean egingo da.
Martín Fiz Maratoia Vitoria-Gasteizko kaleetara bueltauko da maiatzaren 5ean. Prebisinoen arabera, 19 herrialdetako 3.000 parte-hartzaile batuko dira eta hiru modalidade izango ditu: maratoia (42 kilometro), maratoi erdia (21 kilometro) eta lasterketa herrikoia (10 kilometro). Igazko zirkuituak izandako erantzun bikainaren ondoren, 2024an Arabako uriburuko erdigunetik igaroko da aurten be. Urteerea eta helmugea Mendizabalako Cervantes ibilbidean egongo dira. 42 km. eta 21 kilometroko distantzietan parte hartuko dabenak Artium Museotik, Foru eta Andre Maria Zuriaren plazetatik eta Floridako Kioskotik igaroko dira.
Maratoiaren aurkezpenean parte hartu dabe Maratoiaren zuzendari teknikoak, Martín Fiz-ek; Kultura eta Kirol foru-diputaduak, Ana del Valek; lasterketearen zuzendariak, Aitor V. Morelek; Orekabide alkarteko boluntario batek, Asier Magánek; eta TotalEnergieseko ordezkariak, Idoia Gonzálezek.
Aurten be, lasterketeak izaeera solidarioa izango dau eta Prado parkean egingo dan Maratoi Txikiko izen-emoteakaz batutako guztia Aspanafoa Arabako Ume Minbizidunen Gurasoen Alkartera bideratuko da.
Lasterketearen aurreko egunean alkartasun-ibilaldia egingo da, Orekabide-k, nahasmendu bipolarra eta depresinoa daben gaixoei eta senideei laguntzeko alkarteak, atonduta. Martín Fiz-ek eta eliteko beste kirolari batzuek parte hartuko dabe ibilaldi horretan, osasun mentalaren garrantzia ikusarazoteko.
Maiatzaren 5ean jokatuko den lasterketan parte hartu nahi dabenek Maratoiaren webgunean emon leikie izena hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!