Oskar Alegria zinemagilearen azken filmaren estreinaldia Bilbon

Bizkaie! 2024-04-12 13:50   Zinemea

Azkuna Zentroan martxan da Gutun Zuria Zabalik programea.

Oskar Alegria (Iruña, 1973) | Ikusi handiago | Argazki originala

Letren Nazioarteko Jaialdia zabaldu egin da eta beste horizonte eta hizkuntza artistiko batzuetara zabaldu da, urtean zehar programetan jarraitzeko. Lehen saioa datorren astelehenean, apirilaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan izango da. Bertan, Oskar Alegría (Iruñea, 1973) zinemagileak bere azken filma, Zinzindurrunkarratz, aurkeztuko dau, estreinaldia izango da. Ikus-entzunezkoa ibilbide poetikoa da, beste garai bateko oroimenez egina, eta zatiak baino ez dira geratzen.

Ondoren Maialen Lujanbio bertsolaria eta entzute handiko Xabier Erkizia artistea (maiatzaren 28an) eta Irene Solà eta Iván de la Nuez (bagilak 18) izango dira protagonista:

Erkiziak eta Lujanbiok museoaren soinu eta zentzumen-paisaia erregistrau eben, haren urratsak, presentziak, erreberberazinoak, makinen eta personen soinu-aztarnak, burdinezko eskulturen bibrazino-grabazinoak, jazoera ultrasonikoak, isiluneak... Topaketa honetan, berbetan ikusiko doguz, esperientzia horretatik abiatuta, eta espazioak eta soinuak, ahotsak, berbak eta isiltasunaren modulazinoak, soinuak eta horreen nahasketak, ahotsak, berbak, modulazinoak eta musikea izango ditu berbagai.

Oskar Alegria (Iruña, 1973)

2013tik 2016ra Nafarroako Punto de Vista Nazinoarteko Zinemaldiko zuzendari artistikoa da. Bere estreinako film luzea Emak Bakia baita (2012, Man Rayk Emak Bakia filma grabau eban lapurdiko kostaldeko etxearen bilaketeari buruzkoa) BAFICI, Edinburgo, Telluride, Donostia, Shanghai, Yamagata, DocLisboa, San Frantzisko eta Denverreko festibaletan erakutsi eben. 16 hizkuntzatara itzulia dago eta 17 sari irabazi zituan. Bere bigarren film luzea Zumiriki (2028, bere umezaroko ibaian sartutako isla baten istorioa) Veneziako Orizzonti Mostran estreinau eta fikzinokoa ez dan film onenaren saria irabazi eban Sevillako Europako Zinemaldian.

Gutun Zuria Bilbao, Azkuna Zentroko Letren Nazinoarteko Jaialdia, urte osoan egongo da zabalik Gutun Zuria Zabalik programearen bidez. Programa barri honek literaturearen inguruko alkarrizketak eta barriketaldiak zabaltzen ditu, zinearen edo musikearen inguruko beste hizkuntza artistiko batzuen inguruan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu