BBK Salak zinema-aretoetara familian joateko tradizinoa berreskuratu dau
2024-04-10 08:08 ZinemeaIkus-entzule guztientzat goizez eta sarrera libreagaz.
Umezaroan gure nagusiek lagunduta ikustera joaten ginan filmak, abentura, fantasia, komedia, animazinoa..., barriro be pantaila handira ekarteko sortu da ‘Familian gozetako zinemea’
Lehenengo edizio honetan lau film ikusi ahal izango dira, oso eskuragarriak, baina kalidade handikoak. Helburua: behinola zinema-aretoetan sentidu genduana belaunaldi barriakaz konpartidutea.
Los Goonies
BBK Salak zineagaz hitzordua estreinauko dau datorren domekan, apirilaren 14an. Familian gozetako zinea zikloa, zinema-aretoetan txikitan sentidu genduzan emozinoak belaunaldi barriakaz alkarbanatzeko helburuari eutsiz jaio da, Jorge Barrio programautako tituluak aukeratzeaz arduratu dan zinegile eta zinema irakasleak azaldu dauenez. Zinea asko aldatu da, baita gure nagusiak eta gu geu be ume ginanetik; horregaitik, orain atzera begiratu eta ibilbide laburra egin zine mueta horren historian zehar: abentura, fantasia, komedia, animazinoa..., oso eskuragarriak ikus-entzule guztientzat, danak, denoorearen porasuz, imajinario kolektiboko klasiko bihurtu diran zintak.
Familian gozetako zinea zikloaren lehen edizio honek, domeka honetan bertan Judy Garland protagonista dauen Victor Flemingen 1939ko El mago de Oz filmaren bersino mitikoagaz hasiko diran lau hitzordu izango ditu guztira. Ondoren, apirilaren 21ean, domekan, Viaje al centro de la Tierra (Henry Levin, 1959) erakutsiko dabe da. Maiatzean titulu bi gehiago izango dira, biak 80ko hamarkada emonkorrekoak. Hilaren 5ean, asko gogoratzen dan Richar Donnerrek zuzendu eta Spielbergek produzidu eta belaunaldi osoa markau eban Los Goonies (1985) ikusiko da. Zikloa 2024 maiatzaren 26an amaituko da, Hayao Miyazaki maisu japoniarraren animazinoaren lan ederrenetako baten proiekzinoagaz: Vecino Totoro (1988).
Proiekzino guztiak domekatan eta eguerdiko 12:00etan izango dira (gaztelaniara bikoiztutako bersinoan), familia plana izan daitezan, helduentzako zein txikientzako ordutegi egokian. Gainera, sartzea doban izango da leku guztiak bete arte (430 jarleku), aldez aurretik gonbidapenik jaso behar barik.
Familia-zinemearen izenburu hautatuen bilduma honek, BBK Salak gaur egungo umeek ikusteko aukerarik izan ez daben eta, segurutik, pantaila handian inoiz ikusi ezin izan dituen filmez gozau ahal izatea dau helburu. Jorge Barrioren berbetan, helburua zinema-aretoetara familian joateko ohiturea berreskuratzea da, edade guztietako ikus-entzuleei zuzendutako filmak ikustera umezaroan gure nagusiek lagunduta ikustera joaten ginan horreetakoak. Film bakotxa testuinguruan jarteko, proiekzino bakotxaren aurretik sarrera didaktiko labur bat egingo dau Barriok berak. Lehenengo edizino honen ondoren, ziklo barri hau Bilboko Kale Nagusiko erdiguneko agendan urteroko hitzordu finko bihurtzea da BBK Salaren asmoa.
Egitaraua
BBK Salan (Bilbo).
Apirilak 14: El mago de Oz (Victor Fleming, 1939)
Apirilak 21: Viaje al centro de la tierra (Henry Levin, 1959).
Maiatzak 5: Los Goonies (Richar Donner, 1985).
Maiatzak 26: Mi vecino Totoro (Hayao Miyazaki, 1988).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!